Atzealdea ZIURek Bidasoako enpresa industrialak zibersegurtasunean prestatu ditu

2024 / 06 / 13
ZIURek eta Bidasoa Bizirik, Bidasoaren Garapen Agentziak, Gipuzkoako zibersegurtasunaren egungo egoeraren berri eman eta tresnak eta gomendioak eskaintzeko helburuarekin industria-enpresentzako prestakuntza-jardunaldi bat egin zuten ekainaren 13an. 

ZIURek Bidasoako enpresa industrialak zibersegurtasunean prestatu ditu

ZIURek eta Bidasoa Bizirik, Bidasoaren Garapen Agentziak, Gipuzkoako zibersegurtasunaren egungo egoeraren berri eman eta tresnak eta gomendioak eskaintzeko helburuarekin industria-enpresentzako prestakuntza-jardunaldi bat egin zuten ekainaren 13an. 

María Penilla, Iker Izaguirre eta Iñaki Torrecilla ZIUReko adituek, gertakariei aurre egiteko erantzunean eta industria-sektoreari aplikatutako araudi berrietan sakondu zuten, baita ZIURek enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuetan ere.

Alcad Electronics, Algon Estructuras, Norclamp, Conatec, Balbulak Zubi eta Cauchopren izan ziren ZIURen egoitzara joan ziren enpresak, kide diren sektoreek zibersegurtasunaren arloan bete behar dituzten Europako betebehar eta araudietan sakontzeko asmoz. Era berean, ZIURen laborategia bisitatzeko aukera izan zuten.