Atzealdea Zibersegurtasun Rating-a proiektuari buruzko txosten berria eskuragarri

2022 / 04 / 27
ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, lurraldeko 40 enpresak parte hartu duten Zibersegurtasun Ratinga proiektuari buruzko txosten berria argitaratu du apirilean. Gipuzkoako gainerako industria-erakundeentzat ere balio dezake dokumentuak, ekimen honen barruan lortutako ondorioez balia baitaitezke.

Zibersegurtasun Rating-a proiektuari buruzko txosten berria eskuragarri

2021eko urtarrilean hasi eta 2022ko martxoan amaitu zen proiektuan lurraldeko 40 enpresa inguruk hartu dute parte

ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, lurraldeko 40 enpresak parte hartu duten ‘Zibersegurtasun Ratinga’ proiektuari buruzko txosten berria argitaratu du apirilean. Gipuzkoako gainerako industria-erakundeentzat ere balio dezake dokumentuak, ekimen honen barruan lortutako ondorioez balia baitaitezke.

Horrela, ‘rating’ gaiari buruzko txostenean 2021eko urtarrilean hasi eta 2022ko martxoan amaitu zen proiektu honetan parte hartu zuten ia 40 enpresek lortutako emaitzak jasotzen dira modu anonimoan. Proiektuan zehar, erakunde horiek laguntza jaso zuten eta bilera telematikoetan hartu zuten parte, egindako aurkikuntzei etekin handiagoa ateratzeko eta, horrela, zibersegurtasuneko eta informazioaren segurtasuneko beren ‘ratinga’ hobetzeko.

Proiektuan parte hartu zuten enpresa gehienek (23k) tarteko ‘ratinga’ lortu zuten arren (660 eta 770 artean), eta horietako 10ek maila aurreratua izan bazuten ere, ekimenean zehar horiek guztiek gara ditzaketen hobekuntza-alderdiak ikusi ziren. Gainera, atera zen ondorioetako bat zera izan zen, ‘ratinga’ denbora luzean monitorizatzeko gaitasunak aukera ona ematen duela sortzen diren aldaketei erantzuteko, enpresek gauzatu behar dituzten ekintzak lehenetsi ahal izan ditzaten.

Azterlan honetatik eratorritako ondorio eta gomendio guztiak ZIURen webgunean daude eskuragarri.