Atzealdea ZIURek zibersegurtasun industrialeko gosaria hartu du bere egoitzan
ZIURek zibersegurtasun industrialeko gosaria hartu du bere egoitzan
ZIURek, laguntzaile gisa eta Cybertix eta SensorFu Consulting erakundeekin batera, Osane Consulting-ek antolatutako ‘Gosari Cyber Industrial’ jardunaldia hartu zuen ekainaren 26an. Industria-ehunaren ordezkariei zuzendutako topaketak, sareen segmentazioa eta pribilegioen kudeaketa izan zituen ardatz. Horiek, kontuan hartu beharreko alderdiak dira mota horretako enpresetan datuen babesa bermatzeko orduan.
ZIUReko zuzendari nagusia María Penillak aurkeztutako jardunaldiak Euskadiko enpresa-sareak aurretik dituen erronkak zehaztu zituen. Era berean, estatuko eta nazioarteko hiru adituk adibide praktikoak eta kasu arrakastatsuak eskaini zituzten.
Zentzu horretan, Cibertix-eko Head of presales Eduardo Sáezek zibersegurtasuna tresna sinple eta eraginkorra bihurtzeko gakoak eman zituen. Bestalde, SensorFuren CEO eta sortzailea Mikko Kenttäläk OT isolamenduko jardunbide egokien eta segurtasun-tresnen zerrenda bat eskaini zuen. Azkenik, Osane Consulting-en CSO Juan Antonio Callesek NIS2 zuzentarauak zuzendaritza-organoetan duen garrantziari heldu zion.
Jardunaldia profesionalek segurtasun teknologikoaren arloko esperientziak eta interesak elkar trukatzeko networkingerako gune batekin amaitu zen.