Atzealdea Mahia inguru batean parte hartu dugu PwCekin batera

2019 / 12 / 03

Price Waterhouse Coopers aholkularitza enpresak gonbidatuta, hainbat hausnarketa partekatu ditugu, euskal ehun industrialaren arloko zibersegurtasunaren inguruan, eta egungo mehatxuen inguruneari aurre egiteko beharren eta aukeren inguruan.


Lan mahaian 4 hizlari zeuden, besteak beste, David Imízcoz ZIURen zuzendari teknikoa, zeina Euskadiko zibersegurtasunaren arloko joerak, artearen egoera, gaitasunak eta talentua aztertzen saiatu zen; gainera, sektore industrialeko Zibersegurtasunaren arloko Erronkak aztertzeko talde bat aurkeztu genuen.

Ondoren egin zen mahai inguruan, bertaratutakoek parte hartze baliotsuak egin zituzten, jardunaldiari balio handia emanez. Horrek agerian utzi zuen era honetako jarduerak zein beharrezkoak eta garrantzitsuak diren, enpresetan zibersegurtasunarekin lotutako estrategiak indartzeko.

Davidek "Sektore industrialeko zibersegurtasun erronkak" izeneko dokumentua aurkeztu zuen. Dokumentu hori hausnarketa bat da, lurraldeko enpresen egungo errealitatea islatzen duena, eta zibersegurtasuna euskal enpresa industrial ororen prozesu kritiko gisa txertatzeko ditugun egitekoak jasotzen dituena. Mezu garrantzitsu bat du: “gutxirekin asko egiten da”; izan ere, ondo ezarritako zibersegurtasun neurri sorta batekin nabarmen murriztu baitaiteke enpresen esposizio eta mehatxu maila.