Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak

ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.

Atzealdea Urrutiko sarbideak eta telelana

Urrutiko sarbideak eta telelana

Koldo Peciña

ZIUR Fundazioa Zuzendaria

Enpresa sistemekiko urrutiko konektibitatea nahitaezkoa da gaur egun. Urrutiko konexioaren xedearen arabera, honako tipologia hauek bereiz ditzakegu:

  • Erakunde barruko langileen telelana ahalbidetzen edo errazten duten urrutiko sarbideak.
  • Erakundekoak ez diren langileek telelaguntza lanak egiteko eta laguntza prebentiboa edo zuzentzailea gauzatzeko IT sareei lotutako azpiegituretara (zerbitzariak, azpiegiturak, aplikazioak, erabiltzaile postuak…) edo industrialak baino ez diren OT inguruneetan dauden sistemen edota elementuetara (makinak, kontrol eta automatizazio sistemak, SCADA sistemak) egiten dituzten sarrerak.
  • Azkenik, eta ez garrantzi txikiagokoa, ekoizpen prozesuetara bertara iristeko sarrerak ditugu. Horien bitartez, prozesu horiek monitorizatu/kudeatu ditzakegu, hau lortzeko: OEEren hobekuntza, diagnostiko aurreratua edo mantentze lan prediktiboak ere bai. Hitz batean, Industria Konektatua (i4.0) izenez ezagutzen dugunaren funtsezko alderdiak.

Aurkibidea

  1. Sarrera
  2. Arazoak eta beharrak
  3. Abiapuntua
  4. Ereduak eta irtenbide proposamenak
  5. Segurtasun neurri teknikoak
  6. Urrutiko sarbidea eta telelana: lege inplikazioak

Hitz egingo al dugu?

ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.