Atzealdea Tailer berria Azpeitian Iraurgi Berritzen-ekin batera
Tailer berria Azpeitian Iraurgi Berritzen-ekin batera
Maiatzaren 12an egindako bilera zibergertakariei erantzuteko protokoloen ingurukoa izan zen.
ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak tailer bat egin zuen joan den maiatzaren 12an, Iraurgi Berritzen-ekin batera, eta, bertan, enpresen barruan zibergertakariei erantzuteko protokolo bat definitzeko estrategiak eta gomendioak ezagutarazi zituen. Saio hori Azpeitian egin zen, ‘Gosari Teknologikoak’ ekimenaren barruan.
Hain zuzen ere, ZIURen helburuetako bat Gipuzkoako zibersegurtasun industriala hobetzen laguntzea da, eta, horretarako, tailerrak eskaintzen dizkie enpresei, arlo horretan aurrera egin dezaten. Oraingo honetan, Azpeitian antolatutako saioaren izenburua ‘Gorabeherei eta legezko erantzukizunari erantzun eraginkorra emateko funtsezko alderdiak’ izan zen, eta eskualdeko enpresetako ordezkariei zuzenduta egon zen, kudeatzaileei, IKT zuzendariei edo produkzio-zuzendariei, hain zuzen ere.
Basazabal Jauregian egin zen tailer horretan, eskualdeko enpresek ZIURen BAS (Breach and Attack Simulations) proiektuan izandako esperientziaren berri eman zen.