Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak
ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.
Atzealdea Segurtasun-funtzioa definitzeko gida/framework-a
Maria Penilla
ZIUR Fundazioa Zuzendari Teknikoa
Erakundeetan segurtasun-funtzioa ezartzeko laguntza eskaintzea da gida/framework honen helburua. Erakunde bakoitzaren beharrak aztertu ondoren, eta segurtasuna eta negozio-helburuak lerrokatuta, erakundeari balioa ematen dion segurtasun-funtzioa identifikatu ahal izango da.
Erakunde bakoitzak idiosinkrasia berezia du, eta heldutasun-maila desberdina segurtasun-funtzioarekiko. Hori dela eta, gida hau aplikatu ahal izateko, beharrezkoa da erakunde bakoitzak bere egungo egoera eta gaitasunak ezagutzea eta bakoitzarentzat eredu bat finkatzea, erakunde bakoitzaren kritikotasunaren, errealitatearen eta berezitasunen arabera. Egungo kudeaketa-sistemak erakunde bakoitzak segurtasun-funtzioa aurrera eramateko orduan dituen kudeaketa-sistemekin osatzeko erabiliko da gida hau.
Segidan, segurtasun-funtzioa dela-eta erakundeak dituen beharrak nola identifikatu, ebaluatu, definitu eta erakundearen egiturara nola egokitu daitezkeen azatzen da. Hainbat metodologia, estandar eta tresna erabiltzen dira horretarako, eta, hain zuzen, horiek dira oinarria negozio-prozesuekin lerrokatuta dagoen segurtasun-funtzio heldu bat lortzeko.
JASO TXOSTENA ZURE POSTAN
Hitz egingo al dugu?
ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.