Atzealdea Safety inguruneetako zibersegurtasun-tailerra
Safety inguruneetako zibersegurtasun-tailerra
ZIURek, Gipuzkoako industria-enpresei safety inguruneetan zibersegurtasuna lantzen laguntzeko helburuarekin, gai honek industria-prozesuetan duen kritikotasuna medio, lan praktikoko jardunaldi bat aurrera eraman du ITS Security an Ayesa zibersegurtasuneko enpresarekin batera.
María Penilla, ZIUReko zuzendari teknikoak, aurkeztu du formatu mistoan (aurrez aurrekoa eta online) eman den jardunaldia eta bertan berriki instalatutako ZIUR laborategiko Safety modulua azaldu du. Josu Barrientos, ITSko Head of Offensive Security adituak, bestalde, safety inguruneetara bideratutako industria-prozesuen zibersegurtasunarekin lotutako gakoak partekatu ditu parte-hartzaileekin.
Enpresei Safety-ingurunea babesten laguntzeko asmoz, jardunaldi honetan honako gai hauek ezagutarazi dira: Kontrol Industrialeko Sistemen inguruneetako egungo arriskuak (ICS), egungo segurtasun-mekanismoak (horien artean, Purdue ereduan oinarritutako OT/ICS sareen segmentazioa bereizi da), Safetyren Sistema Instrumentatua (Safety, SIS eta SIF), prozesu industrial baten arrisku-mailak eta kontraneurriak, eta safety inguruneei aplikatzen dizkioten arauak eta estandarrak, besteak beste. Era berean, mehatxu-eragile errealista bat simulatu da zuzenean. Mehatxu eragile honek, industria batean Safety inguruneen elementu eta osagaiei eragin diezaieketen abusu-kasuak erabiliz eraso egiten du, eta, ildo horretan, abusu-kasuak aztertu dira (DoS Wifi eta Safety logikaren aldaketa maltzurra).