Atzealdea Onda Cerok saio berezia egin du ZIURen egoitzan Informatikaren Nazioarteko Egunean

2022 / 12 / 09
Informatikaren Nazioarteko Eguna baliatuz Donostiako Onda Cero irrati-kateak zibersegurtasunaren inguruan saio berezia egin zuen ZIURen egoitzan abenduaren 9an.

Onda Cerok saio berezia egin du ZIURen egoitzan Informatikaren Nazioarteko Egunean

Informatikaren Nazioarteko Eguna baliatuz Donostiako Onda Cero irrati-kateak zibersegurtasunaren inguruan saio berezia egin zuen ZIURen egoitzan abenduaren 9an. Unai Andueza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak, Koldo Peciña, ZIUR-ko zuzendariak, María Penilla, ZIUR-ko zuzendari teknikoak eta Iker Izaguirre, ZIUR-ko zibersegurtasuneko teknikariak parte harte zuten Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentrotik zuzenean egin zen ‘Mas de Uno Gipuzkoa’ saioan.

Solasaldian zehar, besteak beste, Gipuzkoak industrial ingurunetan zibersegurtasunaren alde egin duen apostu estrategikoa mintzagai izan zen. Bestalde, gure enpresek segurtasunaren alorrean derrigorrez bete beharko ditzuten Europar Batasunetik datozen oinarrizko araudiak ere jarri ziren mahai gainean.