Atzealdea Jardunaldi eta tailerren agenda zabala
Jardunaldi eta tailerren agenda zabala
Azaroan, ZIURek sentsibilizazioko eta kontzientziazioko dozena bat jarduera garatu ditu Gipuzkoako industria- eta enpresa-ekosistemako hainbat eragilerekin lankidetzan, lurraldeko zibersegurtasunaren arloko ezagutza indartzera bideratuta.
ADEGIren eskutik, eraikuntzaren sektoreko enpresek ziberintzidente baten aurrean araudia, prozedurak eta legezko erantzukizunak ezagutu ahal izan zituzten, baita beren sektorerako egokiak diren zibersegurtasuneko hainbat estrategia ere.
Era berean, ZIURek bi hitzaldi antolatu zituen Iraurgi Berritzen elkartearekin lankidetzan, negozio txikiekin zibersegurtasuneko hainbat gomendio partekatzeko, tamaina txikiagoko industria-enpresen esparruko jardunbide egokien dekalogo baten bidez.
Gainera, Seim eta Axular ikastola prestakuntza-zentroetako ikasleak hartu zituen bere instalazioetan, industria-inguruneetako zibersegurtasunaren oinarriez eta arlo horretan espezializatutako profesionalak prestatzeko beharraz hitz egiteko.
Azkenik, ZIURek bi webinars antolatu zituen joan den hilabetean. Horietako bat Gipuzkoako Merkataritza Ganberarekin elkarlanean, eta bestea, Makina-erreminta Fabrikatzaileen Elkartearekin (AFM) eta Zibersegurtasuneko Euskal Zentroarekin (Basque Cyber Security Centre – BCSC). Azkenengoa, konektatutako industria-ekipoen fabrikatzaileei eta erabiltzaileei eragiten dien araudi berrira bideratuta egon zen.