Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak
ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.
Atzealdea Industriako segurtasunerako kudeaketa-sistemak
Koldo Peciña
ZIUR Fundazioa Zuzendaria
Teknologi berrien etengabeko bilakaerari esker, sektore desberdinetako industria nagusiak, ezinbesteko azpiegituratzat jotzen diren horiek barne, teknologia berritzaileak txertatu behar izan dituzte ekoizpen-prozesuetan, hala nola robotika, nanoteknologia, gauzen Interneta (IoT) eta adimen artifiziala. Hornikuntza-katearen fase jakin batzuk eta ekoizpen-prozesua bera automatizatzearen ondorioz, enpresek kostuak merketu dituzte, ekoizpen etengabea areagotu da eta hobeto moldatu dira aldaketara. Erabaki estrategikoak, batez ere, industria- eta informazio-sistemek bildutako eta prozesatutako datuetan aurredefinitzera pasatu dira.
Industriaren erabateko automatizazioa lortzeko bilakaeran, makinak gai dira erabakiak hartu eta ezagutza-informazioaren interrelazioei esker ekoizpenean aldaketak egiteko, batez ere, adimen artifizialeko sistemei esker, eta horri esker, negozioan gorakada nabarmena lor daiteke. Alabaina, bilakaera horretara moldatzeak berarekin dakartzan arriskuak ere ebaluatu behar dira, geroz eta konektibitate handiagoa izate horrek hirugarrenen eraso zibernetikoak jasateko arriskua ere handitu egiten baitu.
Horregatik, informazioaren segurtasunaren eta zibersegurtasunaren arloan indarrean dagoen eta industria-sektoreetara zabal daitekeen arau-esparruan oinarrituta, enpresek beren gain hartu behar dute sistemen segurtasunari soilik dagozkion aurrekontu-partidak onartu behar dituztela eta jardueraren berezko politikak eta prozedurak egokitu behar dituztela, erreferentziako nazioko eta nazioarteko estandarrekin bat etorriz, dagozkien Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistemak (SGSI) eta Zibersegurtasuna ezarrita.
Txosten honen helburua, zertzelada handitan, bi sistema horien konbergentzia azaltzea da gaur egungo industrian.
AURKI
1. Sarrera
2. Zer da kudeaketa-sistema bat?
3. Informazioaren segurtasunaren kudeaketa-sistema
4. Industriako zibersegurtasunaren kudeaketa-sistema
5. Kudeaketa-sistemen integrazioa
6. Kudeaketa-sistema bat ezartzearen abantailak
7. ISA/IEC 62443 arau multzoa
8. Kudeaketa-sistemaren eredu ziurtagarriak
9. Kudeaketa-sistema bat ezartzeko eta ziurtatzeko jarraitu beharreko urratsak
JASO TXOSTENA ZURE POSTAN
Hitz egingo al dugu?
ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.