Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak
ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.
Atzealdea Industriako OT sistemetan cloud teknologiak ezartzeko arriskuen kudeaketari buruzko txostena
"2025erako, OT segurtasun-soluzioen % 75 elkarreragingarriak izango dira IT segurtasun-soluzioekin, eta funtzio anitzeko plataformen bidez hornituko dira."
Gartner
Informazioaren teknologien aholkularitza- eta ikerketa-enpresa
“Industriako OT Sistemetan Cloud Teknologiak ezartzean egon daitezkeen Arriskuen kudeaketa” txostenean, ZIURek cloud inguruneetara migratzeko joera berria azaldu du, telelana orokortu zenetik gero eta gehiago erabiltzen den baliabidea.
Cloud Inguruneei buruz hitz egiten denean, sareko konexio baten bidez urrutitik kontsulta daitezkeen baliabide teknologikoen antolaketari egiten zaio erreferentzia. Baliabide horiek era estrategikoan banatu daitezke mundu osoan, eta elkarrekin konektatuta egon daitezke. Txosten horren bidez, besteak beste, ZIURek laguntza eman nahi die horrelako prozesuetan murgilduta dauden enpresei edo cloud inguruneetarako migrazioaren arloan dauden estrategiak ezagutzeko asmoa dutenei.
Analisi hori baliagarria izango zaie Gipuzkoako enpresei migrazio-mota horiei lotutako arriskuak behar bezala ezagutzeko eta kudeatzeko, haien proiektuak arrakastatsuak izan daitezen. Ildo horretan, analisiak arreta berezia eskaintzen die cloud inguruneetara migratzearekin lotutako ‘ziberarriskuei’; izan ere, zentrotik adierazi dutenez, askotan ez dira kontuan hartzen egoera bakoitzean beharrezkoak diren kontrol-neurriak.
JASO TXOSTENA ZURE POSTAN
Hitz egingo al dugu?
ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.