Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak

ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.

Atzealdea Industria-sektorearen ziberinteligentzia txostena - 2022ko urria

Txosten honen helburua da aztertzea ea zibersegurtasunaren arloko ikuspegi tradizionalista baliagarria den mehatxu modernoenen eta egungoenen aurrean, betiere industria-ingurunea (OT/ICS) segurtatzeko garaian. 

"Industria-inguruneetako zibersegurtasunak, bere konplexutasunagatik, erronka ugari dakartza, eta garrantzitsuenetako bat da pentsatzea zibersegurtasuna, lehen uste genuen bezala, ez dela nahikoa mehatxu berrietarako"

ZIUR Fundazioa

Mehatxuen inteligentzia-txostena (2022ko urria)

Txosten honen helburua da aztertzea ea zibersegurtasunaren arloko ikuspegi tradizionalista baliagarria den mehatxu modernoenen eta egungoenen aurrean, betiere industria-ingurunea (OT/ICS) segurtatzeko garaian

Industria-enpresek hazi eta hedatu behar dute eta eraldaketa digitalaz baliatu behar dute, 4.0 industriara, Internet industrialera edo Industria Konektatu 4.0ra eraldatze aldera. Kasu horietan, digitalizazioaz ari gara, makinak, sistemak eta enpresak konektatzeaz, erabakiak ahalik eta modurik zehatzenean eta denborarik laburrenean hartzeko aukera emango duten datu kopuru izugarriak biltzeaz. Azken helburua da produktu berriak eta hobeak sortzea eta produktibitatea handitzea, eta, hartara, enpresan balio diferentziala sortzea, testuinguru globalean lehiakorragoa izan dadin.

Digitalizazioak eta konektagarritasunak oso onura handiak ekartzen dituzte, baina, aldi berean, enpresek zibererasoen eraginpean egoteko aukera handiagoa ere bai. Zibereraso baten ondorioak askotarikoak izan daitezke: erreskatea eskatzeko datuak bahitzea, IPR (jabetza intelektuala) lapurtzea, makinak geldiaraztea edo gaizki funtzionaraztea edota aurrez finkatutako balioak aldatzea (setpointak), fabrikatutako produktua aurreikusitako kalitatearekin atera ez dadin edo datuak manipulatzearen ondorioz erabaki okerrak har daitezen. Horren ondorioak, enpresaren irudi txarra eskaintzeaz gain, ekonomikoak izan daitezke, baina ingurumenean kalteak ere eragin ditzakete edo pertsonei kalteak sortzen dizkieten lesioak eragin ere bai.

Analisi horren bidez, industria-ingurune bateko zibersegurtasunaren egungo ikuspegia eskaini nahi da, eta ondorio eta gomendio batzuk eman.

Hitz egingo al dugu?

ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.