Atzealdea Industria-kontroleko sistemetan zibersegurtasuna monitorizatzeko tailer berria
Industria-kontroleko sistemetan zibersegurtasuna monitorizatzeko tailer berria
Jardunaldi horrekin ZIURek zibersegurtasun industrialeko langileen kontzientziazioa areagotzeko helburua ezarri du
Joan den uztailaren 6an, ZIURek industria-kontroleko sistemetan zibersegurtasuna monitorizatzeari buruzko tailer berri bat egin zuen. Erronka nagusia langileak gai garrantzitsu horretan kontzientziatzea izan zen. Jardunaldia formatu mistoan egin zen, hau da, aurrez aurre eta online, eta sistema industrialetako eraso simulatuen edo ezohiko egoeren bidez langileak sentsibilizatzeko balio izan zuen, eta merkatuan dauden ICS sistemen monitorizazio-tresnak ezagutarazteko.
Tailerra bi bloketan banatu zen. Zehazki, alde batetik, industria-sareak monitorizatzeko eta babesteko beharra eta zeregin hori nola gauzatu aztertu zen, eta, bestetik, lehen partean sartutako kontzeptuak era praktikoan azaldu ziren.
Jardunaldia Maria Penilla ZIUReko zuzendari teknikoak aurkeztu zuen, eta parte-hartzaileei industria-kontroleko sistemetan zibersegurtasunaren monitorizazioaren arloko prestakuntza emateko balio izan zuen, kontzeptu horien ikaskuntza errazteko eta ZIUReko laborategiaren gaitasunak era praktikoan erabiliz frogatzeko.