Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak
ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.
Atzealdea Industria-arloko nortasun digitalari buruzko txostena
"Industria-sektoreko erakunde askok beren identitate digitala erabiltzen dute beren produktuak eta zerbitzuak sustatzeko"
ZIUR Fundazioa
Industria-arloko nortasun digitalari buruzko txostena
Txosten honen helburua da industria-sektoreko erakundeei beharrezko neurriak hartzen laguntzea, enpresen nortasun digitalean lan egitea erabakitzen badute.
Identitate digitalak Interneten ikusgai dagoen gizabanako edo enpresa bati buruzko informazioaren multzoa hartzen du (datuak, irudiak, erregistroak, albisteak, iruzkinak, etab.), mundu digitalaren barruan gizabanakoaren edo erakundearen deskribapena osatzen duena.
Eremu digitalari dagokion kontzeptua izan arren, dirudiena baino askoz zabalagoa da; izan ere, haren ondorioek eragin zuzena dute mundu fisikoan, eta ez dute soilik pertsonarengan eragiten, baita dagokion erakundean ere. Hainbat informazio-iturriren arabera eraikitzen den kontzeptu subjektiboa denez, baliteke irudi errealarekin bat ez etortzea.
Enpresaren nortasun digitala modu seguruan kudeatzeko, enpresaren goi-zuzendaritzak gomendio batzuk zehaztu behar ditu, eta gomendio horiek langileen artean inplementatu eta partekatu beharko ditu, arriskuak ahalik eta gehien murrizteko.
Txosten honen bidez, enpresa-nortasun digitala zuzen kudeatzearen garrantziaz kontzientziatu nahi da, lotutako arrisku nagusien azterketa eta zenbait gomendio eginez.
JASO TXOSTENA ZURE POSTAN
Hitz egingo al dugu?
ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.