Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak
ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.
Atzealdea Gorabeheren aurreko erantzuna
María Penilla
ZIUR Fundazioko Zuzendari Teknikoa
Azken urteetan, Gipuzkoako industria-inguruneko enpresetan zibersegurtasun-gorabeherak, publikoki ezagutu direnak, nabarmen hazi dira, eta, ondorioz, zibersegurtasuna enpresetan prozesu korporatibo gisa ezartzeko beharra indartu du.
Segurtasun-gorabehera baten ondorioz erakunde batek jasaten duen inpaktua askotarikoa izan daiteke, baina argi dago badirela haren irismenari dagokionez mugatzaile gisa jarduten duten bi faktore:
• Segurtasun-gertaerak detektatzeko gaitasunak, modu egokian aztertuta, gorabeherak oso goiz identifikatzea ahalbidetzen du, eragin-maila onargarria ez den mailara iritsi baino lehen jarduteko aukera eskainiz erakundeei.
• Erakundeak duen babes mailaren eraginkortasun tasa, gorabehera baten aurrean, hartutako segurtasun neurrien egokitasunarekiko zuzenki proportzionala da. Beraz, eraso bektoreak zein izan daitezkeen zehaztu behar da, ahulguneak eta arrisku mailak identifikatu, eta, azkenik, behar bezala babestu.
Alabaina, askotan ez da lehentasun gisa ikusten baliabide egokiak edukitzea (materialak, teknologikoak eta giza baliabideak) eta gaitasun nahikoa izango dutenak, segurtasun-gorabehera bat sortuz gero:
1) erantzun bizkor bat eman ahal izateko, lehen instantzian, gure erakundeari eraso bat egiten ari zaion ala ez zehazteko,
2) modu egokian eusteko eta, azkenik,
3) ahalik eta azkarren inpaktu txikiena (ekonomikoa, finantzarioa, irudizkoa, legezkoa...) duten negozio eragiketen normaltasuna berreskuratzea.
Txosten honetan aztertuko ditugu gorabeheren aurreko erantzuna emateko jarraitu behar ditugun urratsak eta gure eskura dauzkagun estrategiak eta baliabideak zibererasoei aurre egiteko.
AURKIBIDEA
1. Sarrera
2. Gorabeheren aurreko erantzun-plana
3. Erantzun egokia emateko baliabideak eta bitartekoak
4. Krisi bateko faseak
5. Krisi batean aintzat hartu beharreko lege-alderdiak
6. OT inguruneetako gorabeherei aurre egiteko erantzuna
7. Arreta guztia behar da
8. Ikasitakoa (edo ikasteko geratzen dena)
JASO TXOSTENA ZURE POSTAN
Hitz egingo al dugu?
ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.