Atzealdea Gipuzkoako zibersegurtasun industrialeko ekitaldirik garrantzitsuena, abian

2022 / 07 / 04
zibersegurtasunGipuzkoako zibersegurtasun industrialeko ekitaldirik garrantzitsuena, abian

Gipuzkoako zibersegurtasun industrialeko ekitaldirik garrantzitsuena, abian

ZIURek antolatutako ‘Gipuzkoa IndustrySec 2022 ekitaldiak bertako eta nazioarteko adituak bilduko ditu

Ziur ‘Gipuzkoa IndustrySec 2022, lurraldeko zibersegurtasun industrialaren inguruko ekitaldi garrantzitsuena, prestatzen ari da. Irailaren 15ean izango da Donostian, Tabakaleran, 09:00etatik 13:30era. Ekitaldiak Gipuzkoako zibersegurtasun-ekosistema osatzen duten eragileak bilduko ditu, eta, gainera, Espainiako eta nazioarteko adituen ikuspegia izango du. Era berean, zibersegurtasunaren arloan maila globalean dauden joera berriak azaltzeko balioko du.

Gipuzkoa IndustrySec 2022’ ekimenean hainbat industria-enpresatako ordezkariak ere elkartuko dira, ZIURekin lankidetzan zibersegurtasun-proiektuetan izan dituzten esperientzien berri emateko.

Bertaratzen direnek zibersegurtasuneko azken tresnak eta teknologiak ere ezagutu ahal izango dituzte, Gartner, Cymulate, Nozomi Networks, Enigmedia, Counter Craft, Wallix eta Multiverse Computing bezalako enpresen eskutik. Topaketak ‘talentua zibersegurtasunean’ gaiari buruzko mahai-inguru bat izango du, EHUren, Mondragon Unibertsitatearen eta Deustuko Unibertsitatearen eskutik; eta ‘zibersegurtasuna produktu industrialen diseinuan’ gaiari buruzko beste bat.

Zibersegurtasun industrialaren ekitaldi handi horretara joan nahi baduzu, esteka honetan erregistra zaitezke: https://ziursec.eus/eu/izena-eman/