Atzealdea Edukieraren % 90 baino gehiago beteta dago 2022ko IndustrySec kongresurako

2022 / 08 / 22
Aste honetan, Gipuzkoako zibersegurtasun industrialaren inguruko ekitaldirik garrantzitsuenaren prestaketa azken txanpan sartuko da, zibersegurtasuneko azken tresnak eta teknologiak ezagutzera eman ahal izateko irailaren 15ean, Tabakaleran. Ospakizunerako egun gutxi falta direnean, edukieraren % 90 baino gehiago beteta dauka.

Edukieraren % 90 baino gehiago beteta dago 2022ko IndustrySec kongresurako

Bertaratutakoak zibersegurtasuneko azken joerak ezagutuko dituzte 12 adituren eskutik

Aste honetan, Gipuzkoako zibersegurtasun industrialaren inguruko ekitaldirik garrantzitsuenaren prestaketa azken txanpan sartuko da, Gartner, Cymulate, Nozomi Networks, Enigmedia, Counter Craft, Wallix eta Multiverse Computing bezalako enpresen eskutik zibersegurtasuneko azken tresnak eta teknologiak ezagutzera eman ahal izateko irailaren 15ean, Tabakaleran. Ospakizunerako egun gutxi falta direnean, edukieraren % 90 baino gehiago beteta dauka, María Penilla, ZIUReko zuzendari teknikoak eta ekitaldiaren hizlariak, jakinarazi duenez.

Kongresu honek, Gipuzkoako zibersegurtasun ekosistema osatzen duten eragileak bilduko ditu, eta Espainiako eta nazioarteko hainbat adituren ikuspegia eskainiko du: Eduardo Mastranza, Gartner-ren programa exekutiboen bazkide exekutibo seniorra; David Barroso, CounterCraft-en sortzailea; Guillaume Pillon, WALLIX Group-en Espainiako eta Portugalgo salmenten kudeatzailea; Carlos Tomás Moro, Enigmedia-ren Teknologiako zuzendaria (CTO) eta sortzaileetako bat; Adriel Regueira, Nozomi Network-eko Regional Sales Engineer; eta Daniela Kominsky, Cymulate-ko Country Manager Iberiarako eta Italiarako. Horiek guztiek, zibersegurtasunaren arloko munduko azken joerak azalduko dituzte.

Era berean, toki mailan, 2022ko IndustrySec kongresuan IKERLAN, Lazpiur eta GH Cranes & Components enpresak parte hartuko dute, elkarlanean garatu dituzten zibersegurtasun industrialeko proiektuak azaltzeko. Horretarako, honako hauek izango dira: Salvador Trujillo, IKERLANeko Zibersegurtasun Industrialeko Saileko arduraduna; Mikel Kerejeta, Lazpiurreko IT & BDC gerentea; eta Eneko Ayerbe, Industrias Electromecanicas GH S.A. enpresako TI zuzendaria.

Gainera, aurtengo IndustrySec kongresuak hiru euskal unibertsitateetako ordezkariak bilduko ditu zibersegurtasuneko talentuari buruzko mahai-inguru bat egiteko. Hala nola, Jesús Lizarraga, Mondragon Unibertsitateko Telematika eta Zibersegurtasun arloko koordinatzailea, Pablo García, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko irakasle titularra eta Alexander Mendiburu, EHUko Informatika Fakultateko dekanoa parte hartuko dute.

Kongresura joateko beharrezkoa da esteka honetan erregistratzea: https://ziursec.eus/eu/izena-eman/, non formulario txiki bat beteko beharko den.