Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak

ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.

Atzealdea EU Cyber Resilience Act araudiari buruzko txostena

Cyber Resilience Act-i buruzko txostena

"Legeak ezarritako baldintzak ez betetzeak isun administratiboak ekar ditzake, 15 milioi eurora edo erakundearen negozio-bolumenaren % 2,5ra heldu daitezkeenak, kasuaren arabera"

ZIUR Fundazioa

Cyber Resilience Act araudiari buruzko txostena

ZIURek txosten honetan jasotzen du EU Cyber Resilience Act Europako erregelamenduaren irismena. Europar Batasuneko Ziberresilientziari buruzko Legea da, laster argitaratuko dena, eta helburu du kontsumitzaileak eta enpresak babestea segurtasun-ezaugarri egokiak betetzen ez dituzten produktu digitalen aurrean.

Azken urteetan Internetera konektatutako gailuak (IoT) ugaritu egin direnez, Europa mailako zibersegurtasun-baldintzak homogeneizatzeko beharra sortu da, industria-erakundeek erabili beharreko gailuak behar bezala aukeratu ahal izango dituztela bermatzeko.

Ildo horretan, ZIURek industria-sektoreari ekarriko dizkion ondorioen azterketa bat egiten du dokumentuan, kontuan hartuta egungo egoera orokorra, arau-testuingurua eta lege horren irismena, zeinak indartu egingo baititu zibersegurtasun-arauak eta produktuen segurtasuna.

Aurkibidea:

  1. Sarrera
  2. Arau-testuingurua
  3. Legearen irismena
  4. Industria-sektorearentzako inplikazioak
  5. Ondorioak

Hitz egingo al dugu?

ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.