Atzealdea ZIUR-ek industriako OT sistemetan cloud teknologiak ezartzean egon daitezkeen arriskuen kudeaketari buruzko txosten berria argitaratu du

2022 / 05 / 31
ZIUR-ek industriako OT sistemetan cloud teknologiak ezartzean egon daitezkeen arriskuen kudeaketari buruzko txosten berria argitaratu du

ZIUR-ek industriako OT sistemetan cloud teknologiak ezartzean egon daitezkeen arriskuen kudeaketari buruzko txosten berria argitaratu du

Konfinamendutik aurrera, urruneko lana orokortu egin zen, eta erakunde askok cloud inguruneetara migratu zuten. Gaur egun prozesu eta eragiketa asko hodeian daude jada. Azterlana ZIURen webgunean dago eskuragarri.

ZIURen jarduera garrantzitsuenetakoa Gipuzkoako industria-sektorerako zibersegurtasuneko joerei buruzko analisia egitea da. Maiatzean, zentroak “Industriako OT Sistemetan Cloud Teknologiak ezartzean egon daitezkeen Arriskuen kudeaketa” txosten garrantzitsua argitaratu du. Dagoeneko eskuragarri dago enpresentzat, eta ZIURen webgunetik deskarga daiteke.

“Industriako OT Sistemetan Cloud Teknologiak ezartzean egon daitezkeen Arriskuen kudeaketa” izeneko txostenean, ZIURek cloud inguruneetara migratzeko joera berria azaldu du, telelana orokortu zenetik gero eta gehiago erabiltzen den baliabidea.

Cloud Inguruneei buruz hitz egiten denean, sareko konexio baten bidez urrutitik kontsulta daitezkeen baliabide teknologikoen antolaketari egiten zaio erreferentzia. Baliabide horiek era estrategikoan banatu daitezke mundu osoan, eta elkarrekin konektatuta egon daitezke. Txosten horren bidez, besteak beste, ZIURek laguntza eman nahi die horrelako prozesuetan murgilduta dauden enpresei edo cloud inguruneetarako migrazioaren arloan dauden estrategiak ezagutzeko asmoa dutenei.

Analisi hori baliagarria izango zaie Gipuzkoako enpresei migrazio-mota horiei lotutako arriskuak behar bezala ezagutzeko eta kudeatzeko, haien proiektuak arrakastatsuak izan daitezen. Ildo horretan, analisiak arreta berezia eskaintzen die cloud inguruneetara migratzearekin lotutako ‘ziberarriskuei’; izan ere, zentrotik adierazi dutenez, askotan ez dira kontuan hartzen egoera bakoitzean beharrezkoak diren kontrol-neurriak.