Atzealdea ZIUR Bruselara joan da nazioarteko CyberSecurity Act konferentziara

2022 / 05 / 24
ZIUR Bruselara joan da nazioarteko CyberSecurity Act konferentziara

ZIUR Bruselara joan da nazioarteko ‘CyberSecurity Act’ konferentziara

Koldo Peciña Zentroko zuzendariak eta María Penilla zuzendari teknikoak, hainbat sektoretan produktua ziurtatzeko ekimenen inguruan Europar Batasunean dauden esperientziak ezagutzeko aukera izan zuten, eta horrek eragin zuzena izango du industrian.

EBko Zibersegurtasunaren Legeari buruzko nazioarteko konferentzia horren helburua, estandarren komunitateari merkatuaren zatiketari ekiteko arriskuan oinarritutako esparruen bilakaerarako prestatzen laguntzea zen. Lege hori gauzatzen ari da une honetan, eta “Europa mailako organismo independente bat” sortuko du, “zibersegurtasuna erregulatzeko irismen zabalekoa, merkatu digital bakarraren helburuaren zati gisa”, ekitaldiaren arduradunek azaldu dutenez. 

Horrela, konferentziaren antolatzaileek adierazi dutenez, erregulazio-agindu horrek “eragin handia izango du nazioarteko estandarren komunitatean”, eta, beraz, “hau da planifikatzen hasteko eta abian diren aldaketetan parte hartzeko unea”. 

Bruselan ZIUReko zuzendariak eta zuzendari teknikoak barneratu ahal izan zituzten gai ugarien artean, industriaren eta bere estrategien lerrokatzea, IoT inguruneak, arrakastarako estandarrak, politika publikoak, sektorearen perspektiba eta aukerak eta dauden berrikuntzak nabarmendu ziren.