Atzealdea Zabalik dago Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna ezartzeko laguntzak eskatzeko epea

2022 / 06 / 01
Zabalik dago Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna ezartzeko laguntzak eskatzeko epea

Zabalik dago Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna ezartzeko laguntzak eskatzeko epea

Gipuzkoa Digitala programaren barruan, enpresek, guztira, 165.000 eurora arteko diru-laguntza jaso ahal izango dute irailaren 15era arte

Gipuzkoako Foru Aldundiak duela gutxi argitaratu zituen Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko programaren oinarriak, eta aurten 400.000 euro bideratuko ditu guztira horretara. “Gipuzkoa Digitala” programaren diru-laguntza horietatik, oraindik bada enpresek irailaren 15era arte eskura dezaketen lerro bat. Gipuzkoako erakundeetan zibersegurtasuna ezartzea bultzatu nahi da, eta guztira 165.000 euro ditu. Informazioa eta baldintzak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu ziren apirilaren 5ean.

Lerro horrekin, aholkularitza espezializatua kontratatzea bultzatuko da, zibersegurtasunari dagokionez hardwarearen/softwarearen egoera diagnostikatzeko, edo zibersegurtasunari dagokionez enpresaren antolamendu-egoera aztertzeko lanak egiteko; arlo horretako planak idazteko; eta langileak sentsibilizatzeko edo/eta prestatzeko.

Hala, alderdi hauek hartuko dira kontuan: ICS ahultasunen analisia, IT/OT trafikoaren analisia, ICS GAP analisia, ICS soluzioen integrazioa, IC teknologien euskarri, monitorizazio eta mantentze zerbitzuak, edo ICS heldutasun-adierazleak eta metrikoak. Berrikuntza gisa, zibersegurtasun-plana hedatzen eta gauzatzen lagunduko da.