Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak

ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.

Atzealdea Deception: Azken txostena

 Deception proiektuari buruzko txostena

"2020an, INCIBEk 133.155 zibersegurtasun-gorabehera kudeatu zituen, eta horietatik % 80 herritarrei eta enpresei buruzkoak dira."

INCIBE

Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala

ZIURek Deception proiektutik ateratako ondorioak eta gomendioak jasotzen ditu txosten honetan. Proiektuaren izena proiektua gauzatzeko erabilitako teknologiari zor zaio. Deception teknologiak breadcrumb-ak (edo ogi-apurrak) erabiltzen ditu erasotzailea seguru asko monitorizatuta dauden aktibo faltsuetara bideratzeko, eta, horrela, benetakoetatik aldentzeko.

Bi urteko iraupena izan duen azterlan horri esker, Gipuzkoako 15 industria-enpresak modu anonimoan parte hartu dute, eta enpresa horiek elkarreraginean izan dituzten hainbat arrisku-egoera kontrolatu simulatu ahal izan dira, aurkarien motibazioak, taktikak, teknikak eta prozedurak (TTPak) ulertzeko, eta, era berean, lurraldeko enpresa-sareari etorkizuneko erasoetarako prestatuago egoten laguntzeko.

Txostenean azterlanari dagokion informazioa jasotzen da. Bertan, testuingurua, helburuak eta enpresa parte-hartzaileak zehazten dira, bai eta erabilitako metodologia, teknologia aplikatua eta sortutako Deception agertokiak ere; eta, bestalde, erregistratutako gertaerei eta jarduerari buruzko datuak ematen dira, lortutako emaitzez eta gomendioez gain.

Hitz egingo al dugu?

ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.