Atzealdea ZIUR eta ASPEGIk emakume enpresarientzako zibersegurtasun programa abiarazi dute

2023 / 02 / 28
ZIUR eta ASPEGIk emakume enpresarientzako zibersegurtasun programa abiarazi dute

ZIUR eta ASPEGIk emakume enpresarientzako zibersegurtasun programa abiarazi dute

ASPEGIk, Gipuzkoako Emakume Profesional, Enpresaburu eta Zuzendarien Elkarteak eta ZIURek, zibersegurtasun-programa bat antolatu dute aurten, 4 saioz osatua, emakume enpresariak eta zuzendariak sentsibilizatzeko eta prestatzeko zibersegurtasunaren arloan hartu beharreko neurriei buruz, edozein dela ere haien jarduera-sektorea edo negozioaren dimentsioa.

Lehenengo saioa, "Ez erori phishing-aren tranpan!" izenekoa, martxoaren 2an izango da ZIURen. ASPEGIko kide diren emakumeek lehen eskutik ezagutu ahal izango dituzte hackerrek gehien erabiltzen dituzten phishing estrategiak, horrela enpresei laguntzeko gaur egun hain ohikoak diren eraso horien aurrean beren burua defendatzeko gai izaten.

Hiru saio horietan, zibersegurtasun-eraso baten aurreko kudeaketa, enpresen babes-mailaren neurketa eta ziberaseguruak bezalako gaiak jorratuko dira.