Back Zibersegurtasun industrialeko laborategia aurkeztu diegu Gipuzkoako enpresa-sareko ordezkariei
Gaur goizean zabaldu ditugu Ziurreko ateak, eta, zehazki, ireki berri dugun laborategikoak, gure lurraldeko industria-sareko ordezkariei. AFM, BIC Gipuzkoa, MCC Corporation, Elkargi eta Gipuzkoako Merkataritza Ganbera izan dira aurkezpenean eta Javier Larrañaga , Ekonomia Sustapeneko foru diputatuak, Maria Penilla, Ziurreko zuzendari teknikoak, eta Koldo Peciñak, fundazioko zuzendariak gidatu dute hau.
Ekitaldian, ZIURen 2020ko jardueraren laburpen bat egin dugu, bere jarduera-eremu guztietan: Behatokiaren abian jartzea eta lehen bi txostenen argitalpena, prestakuntza-tailer praktikoak, sentsibilizazio-saioak, Zibersegurtasun Industrialeko Laborategiaren abian jartzea. Era berean, eskualdeko garapen-elkarteekin lankidetzan aritzea eta lan-planak zehaztea, ZIURek dibulgazio-ekitaldietan parte hartzea, Gipuzkoako industria-enpresekin bideratzeko aholkularitza ematea, 70 enpresa baino gehiagok erabili duten autodiagnostikorako tresna abian jartzea.
Javier Larrañagak proiektu honen alde Gipuzkoako Aldundiak egiten duen apustuaren berri eman du. Esperimentaziotik gure enpresei balioa emateko asmoa aipatu du, eta laborategian egindako inbertsioaren helburua azaldu du. Gure enpresei beren lehiakortasuna hobetzen laguntzea, beren produktu eta prozesu industrialen zibersegurtasuna ebaluatzen eta hobetzen lagunduz.
Gainera, 2021. urte honetan garatuko ditugun proiektuak aurkezteko aukera aprobetxatu nahi izan dugu. Eta jardunaldia amaitzeko, zibersegurtasun industrialeko laborategiak nola funtzionatzen duen azaldu dugu. Beteko duen funtzioa eta Gipuzkoako industria-enpresei eman nahi dizkien zerbitzuak, bai eta 2021ean horren inguruan garatuko ditugun proiektuak ere.