Back Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna indartzeko proiektuetarako dirulaguntzak eskatzeko epea luzatu da

2021 / 07 / 14
Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko programako diru laguntzen 2021eko deialdian ezarritako eskabideak aurkezteko epea luzatzea onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.


Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko programako diru laguntzen 2021eko deialdian ezarritako eskabideak aurkezteko epea luzatzea onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Deialdi hori 2021eko apirilaren 13ko Foru Gobernu Kontseiluaren erabakiaren bidez onartu zen (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 75 zk., apirilaren 26koa).

Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna indartzeko proiektuetarako laguntzetarako epea luzatzea ezarri zen, eta eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 15ean amaituko zela ezarri zen.

Dirulaguntza lerro hau Gipuzkoan kokatutako ETEei zuzenduta dago, baldin eta industria jarduera hauek egiten badituzte: erauzketa, eraldaketa, ekoizpena, jarduera horien ekoizpen prozesuari lotutako zerbitzu teknikoak, eta informazioaren eta komunikazioen gizartearen alorrekoak.

Eskaerak ebazteko, funtsak banatuko dira eskaerak jasotzen diren hurrenkeran, ondoren zehazten den moduan:

* Diru-laguntza lerroa: Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna indartzea.
Deialdiaren 3.2 atala:
— Eskabideak aurkezteko epea 2021eko urriaren 15ean amaituko da.


Etorkizuna Eraikiz dinamikak ezarritako etorkizuneko apustuekin bat etorriz, laguntza-programak bi helburu dituen laguntza-multzo bat antolatzen du: batetik, industria-enpresen artean ezagutza-maila hobetzea eta zibersegurtasun-neurriak ezartzea, eta, bestetik, sektorean lan egiten duten enpresen ibilbidea indartzea, horietako asko nazioan eta nazioartean erreferenteak baitira, haien hazkundea bultzatzeko eta Gipuzkoa eremu horretan lurralde aurreratu gisa finkatzen laguntzeko.
 

Informazio gehiago ikusi