Back Industria-zibersegurtasunari buruzko prestakuntza ZIUR Fundazioaren laborategian
ZIUR Fundazioak lanbide-heziketako zentroen eskura jartzen du industria-zibersegurtasuneko laborategia. Horren erakusgarri da Ziur Fundazioko Erakusle Birtualaren Laborategian gaur goizean izan den zibersegurtasun industrialari buruzko klasea. Iker Izaguirre ZIUReko analista eta Xabier Zubiri - Manteo BHI ikastetxeko ikasle ohiak eman du klasea.
Jardunaldiaren ardatza Purdue eredua izan da: ICS sare batean dauden sare-mailak, maila bakoitzari lotutako industria-elementuak eta horien arteko loturak azaldu dira. Ildo horretan, ZIURen Laborategi Birtuala oso baliagarria izan da ICS sare tipiko batean dauden elementu fisikoak eta horietako bakoitzaren funtzioa argi eta garbi erakusteko, prozesu industrial bat simulatuz.
Gai-zerrendaren beste zati bat ICS sare bat sekurizatzeak hartu du. Horretarako, ICS sare bat sekurizatzeko ezarri beharreko neurriak azaldu dira.
Eguneko gai-zerrenda ICS sare baten monitorizazioari buruzko kasu praktiko batekin osatu da. Ot sareak monitorizatzeko tresna komertzial bat erabiliz (Nozomi Networks), Iker Izaguirrek ICS sare ez-intrusibo baten monitorizazioa nola egin erakutsi die bertaratutakoei, sare-erasoak simulatuz.