Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak
ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.
Ziberinteligentzia industrialari buruzko 2026ko lehenengo hiruhileroko txostena
2026/04/ 30
Txostenaren helburua da 2026ko lehenengo hiruhilekoan zibersegurtasunaren esparruan izandako joeren azterketa egitea. Industria-enpresei zuzendutako dokumentuak hiruhilekoko zibererasoen kanpainarik nabarmenenen azterketa jasotzen du, hackingaren eremukoak barne, baita ahultasunen arloko azken joerak ere –horien zerrenda bat barne–, eta berriki izandako ransomware- eta filtrazio-gorabeherak.
Txostena ikusiOTko hornidura-katearen segurtasunari buruzko txostena
2026/04/ 21
ZIURen zaintza teknologikoko txosten honek OT inguruneetako hornidura-kateari lotutako arriskuen azterketa bat eskaintzen die enpresei, erakundeen, hornitzaileen eta produktu digitalen arteko interdependentziak dakartzan arriskuez jabetu daitezen. Ildo horretan, OT hornidura-kateko esposizio-bide nagusiak, OT hornidura-katearen babesaren egungo egoera eta araudien eragina azaltzen ditu, baita zenbait ondorio eta gomendio ere.
Txostena ikusiZiberinteligentzia industrialari buruzko 2025eko 4. hiruhileroko txostena
2026/01/ 28
Txostenaren helburua da 2025eko laugarren hiruhilekoan zibersegurtasunaren esparruan izandako joeren azterketa egitea. Industria-enpresei zuzendutako dokumentuak hiruhilekoko zibererasoen kanpainarik nabarmenenen azterketa jasotzen du, hackingaren eremukoak barne, baita ahultasunen arloko azken joerak ere —horien zerrenda bat barne—, eta berriki izandako ransomware- eta filtrazio-gorabeherak.
Txostena ikusiIndustria-sektorerako 2026ko zibersegurtasun-prospektibei buruzko txostena
2026/02/ 04
2026. urtea funtsezko puntu gisa aurkezten da industriarentzat, non teknologiaren bilakaera azkarrak erakundeek dituzten aukerak eta arriskuak definitzen dituen. Gipuzkoako enpresei 2026rako industria-sektoreko zibersegurtasun-prospektiben azterketa eskaintzea da txosten honen helburua.
Txostena ikusi'OT inguruneetako zibersegurtasun gertakarien aurreko erantzuna' txostena
2025/11/ 06
ZIURen zaintza teknologikoko txosten honek OT ingurune batean zibersegurtasun gertakaria kudeatzeak dakartzan erronkak deskribatzen ditu, eta horiek kudeatzeko gakoak eta gomendioak ematen ditu. Besteak beste, gertakari baten bizi-zikloa eta hura ahalik eta ondoen kudeatzeko jarraitu beharreko faseak zehazten ditu.
Txostena ikusiHirugarren hiruhilekoko ziberinteligentzia industrialari buruzko txostena
2025/10/ 27
Txosten honen helburua da industria-sektoreko enpresei zibersegurtasunaren arloan urteko hirugarren hiruhilekoan izandako joeren azterketa bat eskaintzea. Dokumentuak zibererasoen kanpainarik aipagarrienen azterketa jasotzen du, hackingaren eremukoak barne, baita hautemandako azken kalteberatasunak eta berriki izandako ransomware- eta phishing-intzidentziak ere. Gainera, filtrazioen atal espezifiko bat jasotzen du.
Txostena ikusiHitz egingo al dugu?
ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.