Autodiagnostikorako tresna

Zer da

Diagnosi-tresna hau ZIURek garatu du erakunde baten zibersegurtasuna ebaluatzeko.

Lurraldeko industria-enpresei zibersegurtasunaren arloan duten heldutasuna ezagutzen laguntzea du helburu, bai eta zibersegurtasuneko estandar, araudi eta praktika nazional eta nazioarteko onenak sendotzea ere, informazio-sistemetarako eta industria-kontroleko sistemetarako (ICS).

ZIURen zibersegurtasun-rating erreminta

Metodologia


 

Erreferentziako eta kalifikazioko araudiak

Tresnak nazioko eta nazioarteko araudietan oinarritutako 1.000 kontrol baino gehiago ebaluatzen ditu, hala nola ISO 27001, ISO27002, ISO 22301, TIA-942, PCI DSS, ENS, NIST 800/53 eta IEC62443, eta segurtasunari lotutako 14 alderdi kalifikatzen ditu, hala nola, malwarearen aurkako babesa, sarbideen kontrola, monitorizazioa edo araudia betetzea.

Onurak

Erakundearen zibersegurtasunaren maila eta heldutasuna ezagutzeak aukera ematen dio enpresari:

 

Kudeaketa hobetzea

Diagnosia, enpresaren zibersegurtasunaren heldutasun-egoera ezagutzeko abiapuntua da.

Zibersegurtasun-ebaluazio bat edukitzeak arriskuen kudeaketa optimizatzea eta ziber-arrisku polizak lortzea errazten du.

Irudia indartzea

Irudi korportiboa funtsezkoa da bezeroen, administrazioaren eta lehiaren aurrean.

Zibersegurtasun-maila ezagutzea berme bat da bezeroentzat eta hornitzaileentzat beren datuak erakundearen eskuetan babestuta daudela.

Lehiakortasuna bultzatzea

Konpainiak zibersegurtasunarekin duen konpromisoa egiaztatzea abantaila lehiakorra da sektoreko beste enpresa batzuen aldean.

Ziber-segurtasunaren kalifikazioak inbertsioen itzulera hobetzen du.

Kostuak murriztea

Hainbat estandar betetzen direla egiaztatzen duen prozesu bakar baten bidez segurtasun-maila ezagutzeak enpresaren gastuak murrizten laguntzen du.

Zibersegurtasuna ebaluatzeko prozesua sinplifikatzeak denbora eta baliabideak murrizten ditu.

Tresnarako sarbidea

Doako web-aplikazio honek zibersegurtasuna ebaluatzen du eskaintzen duen galdetegian jasotako datuetan oinarrituta.

Industria-enpresa bazara eta zure erakundearen zibersegurtasuna ebaluatzeko online tresnara sartu nahi baduzu, egin klik botoi honetan: