Zer da ZIUR

Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa gara, Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako ekimen publikoa, zibererasoen aurrean industria arloko enpresen eta haien produktuen edo zerbitzuen babesa indartzen laguntzeko.

Abiadura handian doan mundu konektatuan bizi gara. ZIURetik aukerez eta mehatxuz betetako bide hori segurtasun handiagoz egiten laguntzen dizugu.

Industria-eremuan zibermehatxuen aurrean babes-hesi handiagoak bultzatu nahi ditugu, zibersegurtasunaren sektorea dinamizatu eta gure lurraldeko enpresen lehiakortasunari lagundu.

Arriskuak eta beharrak aztertzen ditugu, industria arloko enpresei aholkuak ematen dizkiegu eta beraien zibersegurtasun-estrategietan laguntzen diegu

Estrategia

Gure bokazioa industriari aplikatutako zibersegurtasunaren arloan erreferentziazko zentroa izatea da. Gipuzkoako enpresek zibersegurtasuna beren jardueraren barruan funtsezko prozesu gisa sar dezaten egiten dugu lan. Ildo horretan, zibersegurtasun-soluzioak industria-enpresa guztietara hurbiltzen ditugu, haien dimentsioa edo jarduera edozein dela ere.

Gainera, Gipuzkoako zibersegurtasunaren sektorea dinamizatzen lagundu nahi dugu. Enpresek, unibertsitateek eta prestakuntza- eta teknologia-zentroek osatutako ekosistemarekin elkarlanean lan egiten dugu, zibersegurtasunaren arloko soluzio espezializatuak eta ezagutza berria garatzeko.

Ziberdelinkuentziarako mugarik ez dagoen testuinguru honetan, ZIURetik harremanak eta aliantzak ezartzen ditugu erakunde eta entitate aditu nagusiekin, Gipuzkoako industriaren zibersegurtasuna indartzea ahalbidetuko duten esperientziak partekatzeko, etorkizuna elkarrekin eraikiz.

Ildo estrategikoak

Bokazio bat

Industrian zibersegurtasunaren funtzioa ezar dadin bultzatzea

Helburu bat

Zibersegurtasun-eskaintza Industriara egokitzea eta hurbiltzea

Premia bat

Zibersegurtasun-ekosisteman espezializaziotik integratzea

Helburuak

Gure helburua industria arloko Gipuzkoako enpresen zibersegurtasun-ahalmena hobetzea da, teknologia beren prozesu, produktu eta zerbitzuetan integratzeko orduan.

Aliatu estrategikoa, kualifikatua eta independentea gara. Gipuzkoako industriari zibersegurtasunaren arloan dituen zalantzak eta kezkak argitzen laguntzen diogu. Enpresei beren zibersegurtasun-beharrak identifikatzen eta soluziorik egokienak aurkitzen laguntzen diegu.

4 helburu

Hedapena

Ezagutzaren sorrera bultzatzea zibersegurtasunaren arloan.

Sentsibilizazioa eta prestakuntza

Enpresak sentsibilizatzea eta prestatzea.

Ikerketa eta esperimentazioa

Zaintza teknologikoa, zibersegurtasuneko Behatokia eta Laborategia.

Prebentzioa

Prebentzio tresnak eskaintzea zibersegurtasun arloan.

Nola egiten dugu lan

ZIURen zerbitzu publikorako bokazioa dugu. Industria-enpresa batek gure laguntza eskatzen duenean, haren eta sektorearen berezitasunak aztertzen ditugu. Bere benetako egoera identifikatzen lagunduko diogu, babes-neurri egokienak aplikatzeko.

Gure ezagutza, esperientzia eta azpiegiturak Gipuzkoako industria guztien eta zibersegurtasunaren sektorea sustatzeko lan egiten duten eragileen eskura daude. Horrela, enpresen beharrak zibersegurtasun-hornitzaileei hurbiltzen saiatzen gara, industriarako soluzio espezializatuak identifikatzeko eta garatzeko.

Engranaje perfektua

Ezagutza sortzen eta partekatzen dugu, enpresen zibersegurtasun-gaitasunak hobetzeko

ZIURen engranajearen oinarrizko piezak Gipuzkoako industriaren benetako beharrekin lotzen dituen prozesu industrialaren bidez irudikatzen dugu gure jarduera, Lurraldeko enpresek behar duten ezagutza espezializatua sortzeko eta partekatzeko aukera ematen digun norabide bikoitzeko ildoan

Gure engranajearen gurpilak

Behatokia

Kanpoko iturri espezialistak eta zibersegurtasun industrialerako ekipamendu espezifikoa dituena.

Laborategia

Alderdi esperimentala da eta baliabide propioekin eta partner teknologikoekin funtzionatzen du.

Zaintza teknologikoa

Zibersegurtasuneko teknologiari eta mehatxuei buruzko informazio eguneratua barne hartzen duen prozesua.

Bideratze-Aholkularitza

Enpresa baten benetako beharrak identifikatzeko aukera ematen du.

Sentsibilizatu eta gaitu

Enpresen eta haien profesionalen zibersegurtasun industrialerako gaitasunak indartzera bideratutako jarduerak.