Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak

ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.

Retour 5G sareak industria-inguruneetan txostena

Konexioen abiadura eta konexioei lotutako latentzia dira industria-erakundeek komunikazioetarako teknologia bat edo beste bat aukeratzeko orduan kontuan hartzen dituzten alderdi garrantzitsuenetako batzuk. Industria-sistema bakoitzak betekizun espezifiko batzuk ditu; batzuek, transferentzia-abiadura handiak behar dituzte; beste batzuek, aldiz, latentzia txikiagoko konexioa behar dute.sektoreko digitalizazioa dela eta, gero eta ohikoagoa da ibilgailu berrietan funtzionalitateak eta sistemak sartzea, hala nola hurbileko sentsoreak edo ibilgailuen arteko interkonexiorako sareak, eta horrek nabarmen handitzen ditu zibersegurtasunari lotutako arriskuak. Ondorioz, Europa mailan arau-esparru bat garatzen ari da, ibilgailuek gutxieneko zibersegurtasun-baldintza batzuk betetzen dituztela bermatzeko.

"Erakundeen % 75 prest egongo lirateke 5Gk eskaintzen dituen gaitasun mugikorrengatik gehiago ordaintzeko, 4Gren aldean"

Gartner

5G sareak industria-inguruneetan txostena

Konexioen abiadura eta konexioei lotutako latentzia dira industria-erakundeek komunikazioetarako teknologia bat edo beste bat aukeratzeko orduan kontuan hartzen dituzten alderdi garrantzitsuenetako batzuk. Industria-sistema bakoitzak betekizun espezifiko batzuk ditu; batzuek, transferentzia-abiadura handiak behar dituzte; beste batzuek, aldiz, latentzia txikiagoko konexioa behar dute. 

Ildo horretan, txosten honen helburua da industria-sektoreko enpresei ezagutzera ematea beren erakundeetan 5G sareak ezartzeak zer arrisku, mehatxu eta kalteberatasun dakartzan zibersegurtasunean. 5G teknologiak abantaila lehiakorra eskaintzen die teknologia ez duten sektoreko erakundeei, konektatutako gailuen kopurua handitzea eta informazioa partekatzea lortzen baitute. Hala ere, azpiegituraren konfigurazio desegokiak eta konektatutako gailuen akatsek hondamendi zibernetikoa eragin diezaiokete enpresari.

AURKIBIDEA

  1. Sarrera
  2. Industria-sektoreko aplikazioak
  3. Erlazionatutako arriskuak
  4. 5G Zibersegurtasun Legea
  5. Ondorioak

Hitz egingo al dugu?

ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.