Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak

ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.

Retour Konputazio kuantikoa industria-inguruneetan inguruko txostena

Konputazio kuantikoaren alorreko garapenek paradigma berria aurkezten dute ezagutzen dugun mundu teknologikoan. Teknologia honek eskaintzen duen konputazio gaitasuna ezin da alderatu gaur egun eskuragarri dagoen gainerako teknologiarekin, oraingo ordenagailuek egiteko milaka urte beharko lituzketen kalkuluak milisegundotan ebazteko gai baitira.

"Oraindik hamarkada bat falta da konputazio kuantikoaren benetako boterea ezagutzeko, baina nahikoak izan dira aurrerapenak inbertsio goiztiar bat arrazoitzeko"

Gartner

Konputazio kuantikoa industria-inguruneetan inguruko txostena

Konputazio kuantikoaren alorreko garapenek paradigma berria aurkezten dute ezagutzen dugun mundu teknologikoan. Teknologia honek eskaintzen duen konputazio gaitasuna ezin da alderatu gaur egun eskuragarri dagoen gainerako teknologiarekin, oraingo ordenagailuek egiteko milaka urte beharko lituzketen kalkuluak milisegundotan ebazteko gai baitira.

Teknologia berri honen agerkundeak aukera eta arrisku berriak dakartza, bereziki zibersegurtasunaren munduan. Erronka nagusietako bat ohiko zifratze-algoritmoetan topatu daiteke, algoritmo hauen sendotasuna problema matematiko konplexuak ebazteko zailtasunean oinarritzen baita.

AURKIBIDEA

  1. Sarrera
  2. Konputazio kuantikoaren oinarriak
  3. Erabilera-kasu berriak eta zibersegurtasunerako arriskuak
  4. Estandarren garapena
  5. Ondorioak

Hitz egingo al dugu?

ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.