Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak

ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.

Retour Adimen artifizialaren gorakadaren alderdi garrantzitsuei buruzko txostena: gero eta arautuago dagoen sektorea

Adimen Artifizial Sortzailearen agerpena sektore gehienetarako inflexio-puntu bat izan da, besteak beste, industria-sektorean. Sektore horretan, erakunde askok teknologia horren erabileran oinarritutako tresnak txertatu dituzte hainbat esparrutan, hala nola, hornidura-katean.

"2026an, Adimen Artifizialaren gardentasuna, konfiantza eta segurtasuna praktikan jartzen duten erakundeek ikusiko dute beren Adimen Artifizial ereduek %50eko hobekuntza lortuko dutela, adopzioari, helburu komertzialei eta erabiltzaileen onarpenari dagokionez"

Gartner

Adimen artifizialaren gorakadaren alderdi garrantzitsuei buruzko txostena: gero eta arautuago dagoen sektorea

Adimen Artifizial Sortzailearen agerpena sektore gehienetarako inflexio-puntu bat izan da, besteak beste, industria-sektorean. Sektore horretan, erakunde askok teknologia horren erabileran oinarritutako tresnak txertatu dituzte hainbat esparrutan, hala nola, hornidura-katean.

Tresna hauek industria-erakundeen artean hedatu dira, non, ChatGPT nabarmentzen den. ChatGPT 2022aren amaieran indarrean sartu zen, eta 2024an lortutako ospeak aldaketa nabarmena ekarri du erakunde askoren lan egiteko moduan. Erakunde horiek soluzio hori erabiltzen ari dira beren egunerokotasunean sortzen zaizkien zalantza edota arazo askori erantzuna emateko.

AURKIBIDEA

  1. 2024ko laburpena
  2. Adimen artifizial sortzailean oinarritutako zibersegurtasunerako tresna berriak
  3. Egoera berrietarako legediaren aurrerapenak
  4. Ondorioak

Hitz egingo al dugu?

ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.