Zer zerbitzu eskaintzen ditugu?
ZIURen lana zazpi zerbitzutan gauzatzen da. Zerbitzu horien bidez, enpresei lagundu egiten diegu uneko egoerara etengabe egokitzen eta beti zibersegurtasun maila gorena izaten, testuingurua aldatu egiten delako, teknologiek aurrera egiten dutelako eta aldaketa horietarako prest egon behar garelako.
Zerbitzu horien ondorioz, bost jarduera mota sortzen dira: bideraketarako aholkularitza, sentsibilizazio saioak, trebakuntza tailerrak, esperimentazio proiektuak, eta analisiak, azterlanak eta behatokia.
Zerbitzuak
Bideraketarako aholkularitza
Enpresak bideratzeko aholkularitza eskaintzen dugu, industriari aplikatutako zibersegurtasunaren arloan.
Teknologien eta jardunbide egokien ezagutza
Zibersegurtasunean eskura dagoen teknologia eta sektorean garatzen diren arauak, estandarrak eta jardunbide egokiak edo “egiteko moduak” zaintzen ditugu. Ezagutu Behatokia
Mehatxuak identifikatzea
Gipuzkoako enpresei eragin diezaieketen zibersegurtasun industrialaren arloko mehatxu garrantzitsuak behatzen eta identifikatzen ditugu. Ezagutu Behatokia
Esperimentazioa
Zibersegurtasun teknologien probak, testak eta analisiak egiten ditugu, baita produktu, osagai eta sistemenak ere, haien segurtasun maila ikusteko. Ezagutu Laborategia
Ezagutza partekatzea
Zibersegurtasun industrialaren arloko informazioa eta ezagutza partekatzen ditugu.
Sentsibilizazioa eta prestakuntza
Zibersegurtasun industrialeko gaitasunak indartzeko sentsibilizazio eta prestakuntza jarduerak egiten ditugu.
Elkarlana
Sektoreko eragileekin harremanetan egoteko plataforma bat eskaintzen dugu.
Nola lan egiten dugu?
Engranaje perfektua
ZIURen jarduera prozesu industrial bat balitz bezala irudikatzen badugu, 4 piezako engranaje bat izango genuke: Behatokia, kanpoko iturri espezialistekin eta zibersegurtasun industrialerako berariazko ekipamenduarekin; Laborategia, zati esperimentala dena eta baliabide propioekin eta partner teknologikoekin birarazten duguna; zaintza teknologikoko prozesua, teknologiaren informazioa eransten diguna (besteak beste); eta Bideraketarako Aholkularitza, enpresak benetan behar duena ezagutzea dakarrena.
ZIURen pieza horiek guztiak elkartzen ditugu eta engranajea birarazten dugu, gurekin lankidetzan diharduten enpresekin, zerbitzuen eta jardueren bidez, partekatzen dugun ezagutza eskuratzeko. Hori eginez, enpresek haien zibersegurtasuneko gaitasunak handitzen dituzte.
Aldi berean, kanala bi noranzkoa da. Engranaje horrek, halaber, aukera ematen dio ZIURi ezagutza sortzeko, gure zerbitzuak eta jarduerak Gipuzkoako errealitatera espezializatzen joateko.
Ezagutza sortzen dugu eta partekatu egiten dugu, enpresen zibersegurtasuneko gaitasunak hobetzeko
Hitz egingo al dugu?
ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.