Nola lagun diezadake ZIURek?
Ezagutu zure enpresak ZIURen zein zerbitzu behar dituen, zuen egoera kontuan hartuta.
Lagunduko dizu:
Garatu beharreko proiektuaren ikuspegia ezagutzeko eta kontrastatzeko aukera izango duzu, zibersegurtasunari dagokionez.
Kudeaketan bazabiltza:
- Digitalizatzeko modua pentsatzen lagunduko dizu, zibersegurtasuna prozesuan txertatuz.
- Aholkularitza ematen dizugu beharrak identifikatzeko.
Teknikaria bazara:
- Digitalizazioa eta zibersegurtasuna IT/OT sistemetan nola uztartu jakiten lagunduko dizu.
Lagunduko dizu:
Zibersegurtasunari buruzko ezagutza zabalduko duzue, zuen digitalizazio proiektuaren irismenarekin zerikusia izan dezaketen prestakuntza saioekin edo gai bakarreko saioekin.
Kudeaketan bazabiltza:
- Prestakuntza jardunaldi baten bidez, proiektuan esku hartzen duen taldeak zibersegurtasunaren arloan duen sentsibilizazioa indartuko duzu.
Teknikaria bazara:
- Zibersegurtasunari buruzko prestakuntza jardunaldi batera joango zara, ezarri nahi den digitalizazio proiektuan integratzeko.
- Jardunaldi horiek sistemen taldearentzat eta eragiketen taldearentzat dira.
Lagunduko dizu:
Zuen enpresak gune bat izango du, digitalizazio proiektu bakoitzerako beharrezkoak izan daitezkeen zibersegurtasun probak egiteko.
Kudeaketan bazabiltza:
- Prozesuak digitalizatzeko proiektua produkzioari eragin gabe garatzeko gune kontrolatu bat izango duzu.
Teknikaria bazara:
- IT/OT zibersegurtasun probak gune kontrolatu batean egin ahal izango dituzu, produkziotik kanpo.
Lagunduko dizu:
Gune honetan, antzeko bizipenak izan dituzten enpresekin harremanetan jarri ahal izango zarete. Zibersegurtasuneko adituak identifikatuko dituzue, digitalizazioan lagun zaitzaten, zibersegurtasunarekin lotutako berme guztiekin.
Kudeaketan bazabiltza:
- Erakunde eta/edo zerbitzu hornitzaileekin harremanetan jarriko zara, digitalizazio proiektuetan zibersegurtasuna aintzat hartu dutenekin.
Teknikaria bazara:
- Konfiantzazko gune bat izango duzu, zure zalantzak argitzeko eta beste enpresa eta zibersegurtasun zerbitzu batzuen bizipenen berri izateko.
Lagunduko dizu:
Neurrira egindako tailerrak. Horiei esker, enpresak bere taldea trebatu ahal izango du, digitalizazio proiektua ongi gauzatzeko garrantzitsuak diren alderdietan.
Kudeaketan bazabiltza:
- Digitalizazio proiektuan diharduen lantaldea trebatu ahal izango duzu, zibersegurtasuna lantzen duen tailer baten bidez.
Teknikaria bazara:
- Digitalizazio proiekturako trebatu ahal izango zara, zibersegurtasuna lantzen duen tailer baten bidez.
Lagunduko dizu:
Zuen abiapuntua zein den jakiten. Benetan zein egoeratan zaudeten ikusiko duzue, erreferentzia esparru bat baliatuz.
Kudeaketan bazabiltza:
- Zibersegurtasunaren arloko inbertsioak defendatzeko argudio sendoak eskuratuko dituzu. Egungo zibersegurtasun mailaz jabetuko zara eta gabeziak identifikatuko dituzu.
- Zer heldutasun maila nahi duzuen jakingo duzu.
Teknikaria bazara:
- Prestakuntza behar handiena zer arlotan dagoen identifikatuko duzu.
Lagunduko dizu:
ZIURek zibersegurtasunaren arloko gai zehatzen inguruan antolatutako jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu.
Kudeaketan bazabiltza:
- Erakundearen zuzendaritzari eragiten dioten ohiko arazo eta delituei buruzko prestakuntza jasoko duzu, hala nola iruzurrei buruzkoa.
Teknikaria bazara:
- IT eta OT arloetako zibersegurtasun arazo ohikoenak ezagutuko dituzu.
Lagunduko dizu:
Barne mailan informazio garrantzitsua partekatzen, enpresak barne ekintzen plana sortu ahal izan dezan.
Kudeaketan bazabiltza:
- Benetako arriskuak gainetik ezagutuko dituzu.
- Zibersegurtasuneko inbertsioa ardazten lagunduko dizu. Zure zibersegurtasun maila hobetzeko lehentasunak identifikatuko dituzu.
Teknikaria bazara:
- Zibersegurtasunaren arloko gaurkotasuna ezagutuko duzu.
- Prestakuntza plan bat sortzeko balioko dizu, bai IKT segurtasun sailerako, bai OT arloko mantentze lanen sailerako.
Lagunduko dizu:
Hainbat langile trebatzen, etorkizunean zibersegurtasunaren arloko proiektuei ekiteko.
Kudeaketan bazabiltza:
- Aukera ona da langileak zibersegurtasunarekin lotutako hainbat alderditan eguneratuta egoteko.
- Egungo araudiak eta enpresek aurre egin beharreko etorkizuneko erronkak ezagutuko dituzu.
Teknikaria bazara:
- Aukera ona da langileak ikasi behar dituzten gaietan trebatzeko edo espezializatzeko.
- Babesteko mekanismoak ezagutuko dituzu eta eskura dituzun teknologiak erakutsiko dizkizugu.
Lagunduko dizu:
Proiektu bat abiarazi aurretik zalantzak argitzeko gunea da, ideiak argi dituzuela has zaitezten.
Kudeaketan bazabiltza:
- Lehentasunak identifikatuko dituzu.
- RFP (zibersegurtasuneko proiektu baterako proposamen-eskaera) bat egiteko laguntza izango duzu.
- Zehaztutako plana talde independente batekin kontrastatu ahal izango duzu.
Teknikaria bazara:
- Zibersegurtasun plana zehaztean sortzen diren zalantza guztiak argituko dituzu.
- Zure zalantzak argitzen lagunduko dizugu.
- Lehentasunak identifikatuko dituzu.
- Eskura dauden teknologiak ezagutuko dituzu.
Lagunduko dizu:
Ziur jakingo duzu, heldutasunari dagokionez, gaur egun duzuen egoera zein den, bai eta zibersegurtasun planaren helburuak zeintzuk izan behar diren.
Kudeaketan bazabiltza:
- Planak arreta zer eremutan jarri behar duen zehazten lagunduko dizu.
Teknikaria bazara:
- IT eta OT arloen segurtasun maila ezagutuko duzu, bai eta zibersegurtasun planarekin hobe daitezkeen ahulguneak ere.
Lagunduko dizu:
Aurrera eraman nahi duzuen zibersegurtasun planarekin lagundu dezaketen kolaboratzaileak identifikatzen.
Kudeaketan bazabiltza:
- ZIUR foro komun bat izango da, eta bertan zibersegurtasun plana abiarazten lagun dezaketen sektoreko enpresekin harremanetan jarri ahal izango zara.
Teknikaria bazara:
- Zibersegurtasun planen egikaritzan espezialistak diren taldeak ezagutuko dituzu eta haiekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu.
Lagunduko dizu:
Autodiagnostikoaren bidez, zer hobekuntza egin ditzakezuen jakingo duzu, gaur egungo zibersegurtasun araudietan ziurtagiriak lortzeko.
Kudeaketan bazabiltza:
- Ziurtapen proiektu bati ekiteko une egokia ote den argituko dizun ikuspegi orokorra izango duzu.
- Zer heldutasun maila duzuen jakin ahal izango duzu, bai eta sektoreko zibersegurtasunaren arloko araudietatik oso urrun zaudeten ere.
Teknikaria bazara:
- Hainbat arauditako ziurtagiriak lortzen hasteko hobetu behar dituzuen puntuak ikusiko dituzu.
Lagunduko dizu:
Zer araudi dagokizuen eta gaur egun zer aplikazio maila duen jakingo duzue.
Kudeaketan bazabiltza:
- Araudien egoerari buruzko txostenak eta ziurtagiriekin lotutako berriak jasoko dituzu.
Teknikaria bazara:
- Zibersegurtasuna kudeatzeko tresnak ezagutuko dituzu, hain zuzen, zibersegurtasunaren arloko ziurtagiriak eskuratzeko prozesuetan laguntzen dutenak.
Lagunduko dizu:
ZIUR gune profesional bat izango da, lagun zaitzaketen hornitzaile adituekin eta eskarmentua edo antzeko egoera duten enpresekin harremanetan jartzekoa.
Kudeaketan bazabiltza:
- Gune horretan, behar dituzuen ziurtapen zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresekin harremanetan jarri ahal izango zara. Zibersegurtasun ziurtagiriak lortu dituzten enpresekin harremanetan egongo zara.
Teknikaria bazara:
- ZIURen beste talde batzuekin harremanetan jarri ahal izango zara eta zalantzak, bizipenak eta jardunbide egokiak partekatzeko aukera izango duzu, ziurtapen prozesuetan murgilduta dauden edo horiek burututa dituzten teknikariekin.
Lagunduko dizu:
Konfiantzazko gune bat izango duzue zuen zalantzak argitzeko, behin zalantzak argituta abiapuntua zein den jakin dezazuen.
Kudeaketan bazabiltza:
- Zure eginkizuna oinarrizkoa da. Zuzendaritzak hasierako fasean duen garrantziaz ohartuko zara.
- Lehenengo urratsak ematen hasten jakingo duzu.
- Oinarrizko zibersegurtasun baldintzak identifikatuko dituzu, eta RFP (zibersegurtasuneko proiektu baterako proposamen-eskaera) bati ekiteko laguntza izango duzu.
Teknikaria bazara:
- Abiapuntua zein den jakingo duzu eta hasteko jardunbiderik egokienak zeintzuk diren jakingo duzu.
- Zure zalantzak argitzen lagunduko dizugu.
- Zuen interes mailarentzat egokiak diren tailerretan parte hartu ahal izango duzu.
Lagunduko dizu:
Enpresari laguntzea, abiapuntua zein den eta lehenengo urratsak non eta nola eman jakin dezan.
Kudeaketan bazabiltza:
- Enpresa nola dagoen jakingo duzu, benetan zer egin behar den ikusteko.
- Egungo segurtasun maila identifikatuko duzu eta nahi duzuen heldutasun maila lortzeko hurrengo urratsak zein diren jakingo duzu.
Teknikaria bazara:
- Argi eta garbi ikusiko duzu IT sistemen heldutasun maila.
- Argi eta garbi ikusiko duzu OT sistemen heldutasun maila.
- Hartu beharreko neurrien irismena eta eman beharreko hurrengo urratsak identifikatuko dituzu.
Lagunduko dizu:
Sentsibilizazio jardunaldien bidez, zibersegurtasunari buruzko ohiko alderdiak eta alderdi zehatzak ezagutu ahal izango dituzue, eta lagungarri izango zaizue hura kudeatu ahal izateko.
Kudeaketan bazabiltza:
- Zibersegurtasunak enpresaren estrategian dituen onurak bateratzeko aukera emango dizu.
- Zibersegurtasunaren inguruan kontzientziatuko zara.
- Gai bakarraren inguruko sentsibilizazio jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu.
Teknikaria bazara:
- Zibersegurtasun industrialaren ziurgabetasunak eta IT sistemei eragin diezaieketen arazoak ezagutuko dituzu.
- Mehatxuen eta babesteko hesien inguruan kontzientziatuko zara.
- Gai bakarraren inguruko sentsibilizazio jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu.
Lagunduko dizu:
Egungo mehatxuen ikuspegi globala edukitzen. Kalitatezko informazioa izango duzu, guztiz aldakorra den zibersegurtasunaren munduari buruz.
Kudeaketan bazabiltza:
- Zibersegurtasunaren arloko gaurkotasunaren berri izango duzu.
- Industriaren arloan dauden zibermehatxuen berri izango duzu.
- Araudi berrien, araudietako eskakizunen, jardunbide egokien eta bestelako kudeaketa elementuen egoera ezagutuko duzu.
Teknikaria bazara:
- IT eta OT sistemei eragin diezaieketen mehatxuen informazio eguneratua izango duzu.
- Merkatuak babesteko eskaintzen dituen teknologiak ezagutuko dituzu.
- Zibersegurtasunari buruzko informazio eguneratua izango duzu.
Lagunduko dizu:
Ikasteko eta praktikatzeko leku bat izango duzue, hainbat profesionalekin harremanetan egoteko aukera emango dizuena. Zuen behar eta kezka berberak dituzten profesionalekin.
Kudeaketan bazabiltza:
- Zure langileak zibersegurtasunaren arloan trebatzeko aukera izango duzu.
- Egungo araudiak eta enpresek aurre egin beharreko etorkizuneko erronkak ezagutuko dituzu.
Teknikaria bazara:
- Abiapuntu ona izango da IT eta OT segurtasun sistemak hobetzen ikasteko.
- Babesteko mekanismoak ezagutuko dituzu eta eskura dituzun teknologiak erakutsiko dizkizugu.
Lagunduko dizu:
Elkarrekin aztertuko dugu zer puntutan zaudeten eta nola hasi, proiektua modu eraginkorragoan gara dezazuen.
Kudeaketan bazabiltza:
- Zuen segurtasun neurriak aztertzeko eman behar diren lehenengo urratsak bideratzen lagunduko dizugu.
- Lehentasunak identifikatuko dituzu.
- Laguntza izango duzu RFP (zibersegurtasuneko proiektu baterako proposamen-eskaera) bat egiteko.
Teknikaria bazara:
- Segurtasun neurriak aztertzen hasteko lehenengo urratsak zehaztu ahal izango dituzu.
- Aholkularitza izango duzu ziberseguruak diren proiektuak garatzeko.
- Zure zalantzak argitzen lagunduko dizugu.
Lagunduko dizu:
Analisi honi esker, abiapuntua eta hobetzeko aukera gehien duten neurriak ezagutuko dituzue. Funtsezkoa da nola hasi jakiteko.
Kudeaketan bazabiltza:
- Segurtasun neurriak aztertzen hasteko beharrezkoa den ikuspegi orokorra zeureganatuko duzu.
Teknikaria bazara:
- Segurtasun neurriak aztertzeko kontuan hartu behar diren IT eta OT kontrolen ikuspegi zentrala izango duzu.
Lagunduko dizu:
Egungo mehatxuak eta egungo neurriak aztertzeko tresnak ezagutuko dituzu.
Kudeaketan bazabiltza:
- Zibersegurtasunean gehien ustiatzen diren ahultasunak ezagutuko dituzu.
- Lehentasunak ezartzen eta taldeak arreta benetako arazoetan jar ditzan lagunduko dizu.
Teknikaria bazara:
- Gehien ustiatzen diren ahultasunak eta mehatxurik handienak zeintzuk diren jakingo duzu.
- Arriskua murrizteko dauden segurtasun neurriak eta horiek aztertzeko gehien erabiltzen diren tresnak ezagutuko dituzu.
Lagunduko dizu:
ZIUR foro komuna izango da, eta proiektua behar bezala garatzeko kide eta kolaboratzaileak ezagutuko dituzu.
Kudeaketan bazabiltza:
- Segurtasun neurrien analisiarekin lagun zaitzaketen sektoreko enpresak ezagutzeko eta haiekin hitz egiteko aukera izango duzu.
Teknikaria bazara:
- Segurtasun neurrien analisian espezialistak diren taldeak ezagutuko dituzu eta haiekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu.