Retour ZIUR enpresaren identitate digitalari buruzko txosten berria
ZIUR enpresaren identitate digitalari buruzko txosten berria
ZIURek industria arloan dauden enpresentzat identitate digitala zaintzeak duen garrantziaz kontzientziatzea helburu duen industria arloko enpresa-nortasun digitalaren inguruan txostena argitaratu du.
Enpresaren nortasun digitalak enpresak Interneten ikusgai duen eta mundu digitalean erakundearen deskribapena suposatzen duen informazio guztia (datuak, irudiak, erregistroak, albisteak, iruzkinak, etab.) biltzen du.
Eremu digitalari dagokion kontzeptua izan arren, uste baino askoz zabalagoa da, nortasun digitalak eragindako ondorioek zuzenean eragiten baitiote mundu fisikoari, ez soilik pertsonari, baita dagokion erakundeari ere. Industria arloko erakunde askok, esate baterako, heuren produktu zein zerbitzuak sustatzeko erabili ohi dute nortasun digitala.
Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak kaleratutako txostenak egon daitezkeen arriskuez ohartarazi eta enpresako goi-zuzendaritzari zuzendutako gomendio batzuk jasotzen ditu. Era berean, azkenik, arrisku horiek ahalik eta gehien murrizteko helburuarekin, langilegoaren artean gomendio sorta bat partekatzea aholkatzen dio zuzendaritzari.