Retour ZIURek, ISMS Forum Euskadiren lehen edizioan parte hartu du
ZIURek, ISMS Forum Euskadiren lehen edizioan parte hartu du
ZIUR, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, CISOak kezkatzen dituzten funtsezko gaiak mahai gainean jarri dituen ISMS Forum Euskadi zibersegurtasuneko foroaren lehen edizioan parte hartu du.
ISMS Forum, Informazioaren Segurtasuna Sustatzeko Espainiako Elkarteak, informazioaren segurtasunaren garapena, ezagutza eta kultura sustatzen ditu Espainian. Bere baitan 250 enpresa baino gehiago eta 1.250 profesional baino gehiago dituen erakunde hau, Espainian dagoen informazioaren segurtasunarekin konprometitutako erakunde eta adituen sare aktibo handiena da.
María Penilla, ZIUReko zuzendari teknikoaren hitzaldiak hasiera eman zion ekitaldiari. Bertan, Euskal Herriko industria-enpresen heldutasun-mailari buruzko ikuspegi zabala eskaini zuen. Zentroak bere zibersegurtasun-behatokian garatzen dituen proiektuei esker lortu da ikuspegi hori, besteak beste, BAS, Deception eta Spear Phishing proiektuen bitartez.
ZIUReko adituak, bestalde, zibersegurtasun industrialeko ziurtagirien arloko azken berrikuntzak azaldu zituen, bereziki hornidura-katera bideratutakoak. Era berean, aurkezpena amaitzeko, arau-panoramari buruzko aurreikuspen batzuk partekatu zituen.
ISMS Forum elkartearen EAEko eskualde-kapituluak antolatutako saioaren helburu espezifikoen artean, honako hauek izan ziren: zibersegurtasuna aztertzea eta eztabaidatzea, eskualdearen industria-garapenerako funtsezko ardatz gisa; zibersegurtasuna kudeatzea IT/OT ingurune mistoetan; mehatxu berriak identifikatzea eta segurtasuna kudeatzea inteligentzia artifizialean oinarritutako tresnen inplementazioaren aurrean; edo hornidura-katearen eta hirugarrenen kudeaketaren inguruko arauzko eskakizun berriak.