Retour ZIURek IEC 62443 estandarrekin lotutako arrakasta-kasua aurkeztu du Bilbon
ZIURek IEC 62443 estandarrekin lotutako arrakasta-kasua aurkeztu du Bilbon
ZIURek, S21Sec eta Check Point Software-en laguntzarekin APDk antolatutako zibersegurtasun industrialerako IEC62443 ziurtapen-prozesuaren erronkei buruzko jardunaldian parte hartu du. Bilbora bertaratutakoek, IEC 62443 nazioarteko arauaren segurtasun-erizpideak jarraituz, industria-produktuak ziurtapenean parte hartzen duten eragileak zein prozesu bera ezagutzeko aukera izan dute.
Bertan entzun ahal izan diren hitzaldi ezberdinetan, araudiaren funtsezko alderdien eta ziurta daitezkeen elementuen inguruko xehetasunak eman dituzte. Ildo horretan, ZIUReko zuzendari teknikoak, María Penillak, ZIURek Makina Erremintaren sektoreko produktuen zibersegurtasuna ebaluatzeko IEC 62443 estandarrean oinarrituta egin duen proiektua partekatu du bertaratutakoekin.
Proiektu horretan S21Sec enpresak laborategi ebaluatzaile independente gisa parte hartu du, eta ZIUReko adituak azaldu duenez, “4 industria-produkturen segurtasuna ebaluatu da, IEC 62443 4-1 eta IEC 62443 4-2 estandarretan oinarrituta. Era berean, ZIURek garatutako metodologiaren baliozkotasuna aztertu da, industria-produktuen zibersegurtasuna ebaluatzeko etorkizuneko tresna gisa”.
María Penillak, era berean, ZIURen ebaluazio-esparruan oinarritutako proiektuaren helburua "hautatutako 4 fabrikatzaileek ziurtapen-proiektua oinarrizko mailatik hasi, beren prozesu-sistema eboluzionatzen jarraitu eta, era berean, heuren esperientziak beste enpresa batzuei lagundu ahal izatea dela” adierazi du.
Penillak proiektuaren azalpen zehatza eskaini du, baita ziurtapen-prozesuari buruzko kontsiderazioen zerrenda ere, eta, amaitzeko, IEC62443 ziurtapen-prozesuaren erronkari buruzko eztabaida bat izan du sektoreko aditu erreferenteekin batera.