Retour ZIURek Disaster Recovery eta telemantentzea OT inguruneetan gaiari buruzko jardunaldia diseinatu du
ZIURek, 'Disaster Recovery eta telemantentzea OT inguruneetan' gaiari buruzko jardunaldia diseinatu du
Gipuzkoako enpresen zibersegurtasunaren arloko beharrak identifikatzeko lanean, ZIUR Fundazioa ohartu zen garrantzitsua zela sektoreak ‘backup’ eta ‘disaster recovery’ estrategiei heltzeko moduan sakontzea, bertsioak kontrolatzea eta produkzio-inguruneetako telemantentze-lanak egitea. Horregatik, lan-jardunaldi praktiko bat diseinatu zuen, eta bertan alderdi garrantzitsu horiek guztiak barne hartzen dituzten industriarako berariazko zenbait merkatu-soluzio aurkeztu zituen.
“Disaster Recovery eta telemantentzea OT inguruneetan” izeneko tailerra apirilaren 5ean egin zen Cibcom Technologies enpresaren instalazioetan, Elektra Taldearen ‘Life Evolution’ espazioaren barruan, Donostian. Prestakuntza aurrez aurre zein online egin zen, CISCO Webex plataformaren bidez.
María Penilla ZIUReko zuzendari teknikoak aurkeztu zuen jardunaldia, eta Ekaitz García eta Gorka Alkorta, CibcomTech-eko industria-komunikazioetako aholkulariak izan zituen lagun. Tailer horren helburuak hauetarako soluzioak aurkeztea izan ziren: Siemensen eta Schneiderren PLCrako konexioetarako VPNtarako; ‘backup’-etarako eta Siemens-en gailuak berreskuratzeko, hainbat teknikaren bidez; eta VersionDog-en bertsioak kontrolatzeko eta horien ‘backup’-etarako.
Tailer horren bidez, parte hartu zuten Lanbide Heziketako erakundeek eta ikastetxeek gaur egungo merkatuan dauden estrategiak ulertu ahal izan zituzten, bai OT inguruneetako telemantentze-lanetako soluzioak, bai bertsioak kontrolatzeko prozesuetakoak eta ‘backup’-ekoak.