Retour ZIURek hondamendi informatiko bati aurre egiteko prestatu ditu Gipuzkoako enpresak

2023 / 11 / 16
ZIURek Disaster Recovery tailer praktikoa antolatu du bere egoitzan, Bullhost zibersegurtasuneko enpresaren laguntzarekin. Unibertsitate, enpresa eta prestakuntza-zentroetako berrogei bat ordezkarik zibersegurtasuna enpresen negozio-jarraitutasunean txertatzearen garrantziaz jabetu ahal izan dira, era horretan beren azpiegituren eraginkortasuna une oro bermatu ahal izateko.

ZIURek hondamendi informatiko bati aurre egiteko prestatu ditu Gipuzkoako enpresak

40 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute Disaster Recovery generikoa IT/OT tailerrean

ZIURek Disaster Recovery tailer praktikoa antolatu du bere egoitzan, Bullhost zibersegurtasuneko enpresaren laguntzarekin. Unibertsitate, enpresa eta prestakuntza-zentroetako berrogei bat ordezkarik zibersegurtasuna enpresen negozio-jarraitutasunean txertatzearen garrantziaz jabetu ahal izan dira, era horretan beren azpiegituren eraginkortasuna une oro bermatu ahal izateko.

Horretarako, Bullhost-eko IT teknikari Leonardo Martinek eta Bullhost-eko zibersegurtasuneko aholkulari Jon Urionaguenak hondamendi informatikoko egoera bat azaldu diete bertaratutako enpresei. Eta testuinguru horretan, hondamendi baten aurrean ahalik eta azkarren bere onera etorri ahal izateko, heuren negozioen azpiegiturak prestatzeko beharrezkoak diren jarraibideak ezagutzera eman dituzte.

Zehazki, backup konponbide estandarrak dituen IT motako azpiegitura bat aurkeztu dute, eta hondamendien aurrean berreskuratzeko hainbat kasuistikaren simulazioa egin dute. Esate baterako, besteak beste, zerbitzu-hornitzaile baten azpiegituretan negozioaren jarraitutasuna berehala baliozkotu da.