Retour ZIUR urrezko Bikain agiria jaso du
ZIUR urrezko Bikain agiria jaso du
ZIUR, Bikain 2022 ziurtagiriak emateko ekitaldi ofizialean izan zen, abenduaren 13an Donostiako Kursaal Zentroan egindako ekitaldian, urrezko hizkuntza-kudeaketaren kalitate-ziurtagiria jasotzeko. Iker Izaguirre, ZIUReko zibersegurtasuneko teknikariak Bingen Zupiria Kultura sailburuaren eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordearen eskutik jaso zuen ziurtagiria.
ZIUR Fundazioa, Bikain Ebaluatzaile Klubak egindako kanpo-ebaluazioko prozesu baten mende egon zen urte hasieratik. Ebaluazio-talde horretan, 100 profesional eta aditu baino gehiago egon dira, eta ebaluazio-prozezuan, 1.000 puntu egon ziren jokoan. Urrezko ziurtagiria lortzeko, 800 puntuko muga gainditu behar da. Kanpoko taldeak egindako balorazioaren arabera, ZIURek goiko mailara iristeko gutxieneko puntuazioa gainditu zuen, eta horrela, ziurtapen-mailarik altuena jaso zuen, urrezko Bikain ziurtagiria.