Retour Gipuzkoako bost enpresa industrialek produktu industrialen zibersegurtasuna testatu dute Ziur Fundazioaren laborategiaren lehen urtean
Gipuzkoako bost enpresa industrialek produktu industrialen zibersegurtasuna testatu dute Ziur Fundazioaren laborategiaren lehen urtean
Inauguratu eta urtebetera, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroaren laborategia bisitatu zuen. Erreferentziazko azpiegitura bihurtu da Gipuzkoako enpresentzat, zibermehatxuen aurkako babesa handitzeko orduan
Gipuzkoako bost enpresak (Alkar, Arregui, Lazpiur, GH eta ABC Compressors) ZIURren laborategiko instalazioak erabili zituzten euren produktuen zibersegurtasunarekin erlazionatutako alderdiak ebaluatzeko. Hainbat startup-ek, halaber, soluzioen jokabide-probak egin zituzten industria-inguruneetan, eta funtzionamendu-erakustaldiak egin zizkieten bezeroei.
Ildo horretan, “enpresek produktu industrialen segurtasunaren ebaluazioa bultza dezaten lanean ari da ZIUR”, azaldu zuen Koldo Peciña zentroko zuzendariak. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Departamentuak “Industria Produktu Zibersegurua” laguntza-programa du. Programa horren bidez, enpresek zibersegurtasuna diseinu-fasetik ezar dezatela sustatu nahi da, eta industria-inguruneetan beren produktuen segurtasuna aztertzeko aukera erraztu.
ZIURreko laborategian, gainera, prestakuntza-saioak egin ziren Mondragon Unibertsitateko Zibersegurtasun Masterreko eta Zubiri Manteo eta EASO Politeknikoa LHko zentroetako ikasleekin. 40 enpresak zibereraso bat detektatzeko eta kudeatzeko prestakuntza-tailerretan hartu zuten parte, eta Iraurgi Berritzen, Urola Kosta eta Oarsoaldea garapen-agentziekin eta Ingeniarien Elkargoarekin ere egin ziren saioak.
Foru bisita
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia ZIURren egoitzan, Donostiako Zuatzu enpresa-parkean, izan ziren Otsailean, Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko foru diputatuarekin eta Unai Andueza Proiektu Estrategikoetako zuzendariarekin batera. Bertan lan-bilera egin zuten Koldo Peciña ZIUReko zuzendariarekin eta María Penilla zuzendari teknikoarekin, 2019an martxan jarri zenetik zentroak izan duen bilakaera ezagutzeko.
Olanok azpimarratu zuen ZIURek aurreikusten zituen zerbitzuak martxan dituela jada eta zibersegurtasunaren alorrean kolaboratzaile sare bat eratu dela. Ohartarazi zuenez, zibersegurtasuna mehatxu bat da, eta datozen urteetan zabalduko da, Gipuzkoako eta munduko ekonomia bizitzen ari diren digitalizazio prozesuaren eskutik. Horregatik, foru arduradunak azpimarratu du ZIURen proiektuak inoiz baino zentzu handiagoa duela. “Industria da gure ekonomiaren muina, gure nortasunaren parte da, eta aldaketa prozesu betean dago. Digitalizazioak abantaila ugari dakartza, baina baita mehatxuak ere, eta ZIURen zeregina alderdi hori babestea da, gure enpresen eraldaketa digitala ezustekorik gabe gauzatzen dela zaintzea. Eta, era berean, enpresa eta produktu ziberseguruak izateak sor ditzakeen lehiakortasun-abantailak sustatzea”, azaldu zuen diputatu nagusiak.
Horregatik, gaineratu zuen denborak erakutsi duela “erabaki egokia” izan zela Gipuzkoan zibersegurtasun industrialeko zentro bat martxan jartzea. Bi urte hauetan, zibererasoek gora egin dute esparru guztietan, baita industrian ere, eta hori erronka handia izan da Gipuzkoako industria-enpresentzat. Pandemiak bultzatutako telelanaren gorakadak eragin zuzena izan du enpresen zibersegurtasunean. Horregatik, ZIURek garatutako aholkularitza-, azterketa- eta sentsibilizazio-lana beharrezkoa da zibererasoen aurrean enpresen babesa indartzeko.
Bi urte hauetan, zibererasoak areagotu egin dira eremu guztietan, baita industrian ere, eta hori erronka handia izan da Gipuzkoako industria-enpresentzat. Pandemiak bultzatutako telelanaren gorakadak eragin zuzena izan du enpresen zibersegurtasunean. Horregatik, ZIURrek egiten duen aholkularitza, analisi eta sentsibilizazio lana beharrezkoa da enpresak zibererasoetatik babesteko.
ZIURren laborategia 2021ean ezarri izana aurrerapen erabakigarria izan zen zentroaren jardueran. Azpiegitura hori industria arloko enpresen, zibersegurtasun-fabrikatzaileen, soluzio teknologikoen integratzaileen eta lurraldeko prestakuntza-zentroen eskura dago, doan.
Laborategiak, industria-instalazioetan zibererasoen benetako simulazioak egiteko, segurtasun-funtzionalitate berriak aztertzeko eta industria-inguruneetara egokitzen direla egiaztatzeko, Gipuzkoako enpresek garatutako gailu edo produktu berriak probatzeko, berrikuntza-proiektuak gauzatzeko eta profesionalak trebatzeko eta prestatzeko saioak egiteko aukera ematen du.