Retour Eraso oldeen aurrean zibersegurtasun arloko defentsak egokitzen laguntzen die ZIURek industria-enpresei

2024 / 05 / 17
Gipuzkoako 7.000 enpresak zibersegurtasunarekin lotutako gertakariren bat izan zuten 2023an. Horregatik, ZIURek laguntza eskaini die Interneten Munduko Egunean, zibersegurtasunaren garrantziaz kontzientziatzeko.

Eraso oldeen aurrean zibersegurtasun arloko defentsak egokitzen laguntzen die ZIURek industria-enpresei

  • Gipuzkoako 6.990 erakunde inguruk gorabeheraren bat izan zuten 2023an
  • Interneten Mundu Eguna dela eta, ZIURek gogorarazi du enpresek jasaten dituzten erasoek bi sarbide nagusi dituztela: ahultasunen ustiapena eta erabiltzaileak.

Gipuzkoako 6.990 enpresa inguruk zibersegurtasunarekin erlazionatutako gorabeheraren bat jasan zuten 2023an, eta datu horrek handitzen jarraituko du. Hori dela eta, bihar izango den Interneten Munduko Eguna dela eta, ZIURek, Foru Aldundiaren esku dagoen Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, lurraldeko enpresak zibersegurtasunaren garrantziaz kontzientziatu nahi ditu enpresak, esparru horretan duten heldutasuna hobetzeko laguntza eskainiz. “Babesa eman nahi diegu haien defentsak gainean dugun eta hazten jarraituko duen olderako egokitzeko”, adierazi du Maria Penilla ZIUReko zuzendari nagusiak.

Estatuan, oro har, zibergertakariek % 24 egin zuten gora 2023an, 2022ko datuekin alderatuta, INCIBE Zibersegurtasun Institutu Nazionalak argitaratutako datuen arabera. Gertakari horiek 22.000 enpresatan izan zuten eragina lurralde nazionalean, eta, guztira, segurtasuneko 83.517 zibergertakari eragin zituzten.

Penillak azaldu duenez, eraso horiek “bi bide nagusi dituzte gure enpresetara sartzeko”. Alde batetik, ahultasunen ustiapena, 2023an 183.077 sistema kaltebera erregistratu baitziren Estatuan. “Gure enpresek landu beharreko funtsezko puntua da: ahultasun horiek ahalik eta gehien murrizten saiatzea eta modu egokian kudeatzea, badakigulako ziberkriminalak etengabe monitorizatzen dituztela, beren alde aprobetxatzeko eta enpresetan lehen konpromiso hori lortzeko”, azpimarratu du ZIUReko zuzendari nagusiak.

Ziberkriminalen sarrerako bigarren bektorea erabiltzaileak dira, eta, horregatik, ZIURek zibersegurtasun arloko etengabeko prestakuntzako barne-planak ezartzea gomendatzen du, mehatxu horiei arrakastaz aurre egiten laguntzeko. Gainera, mehatxuek eragin pertsonalak ere badituzte.

Kontzientziazio-maila handia

Mehatxuak gorabehera, Gipuzkoak eta bertako industria-enpresek kontzientziazio maila altua erakusten dute zibersegurtasunaren arloan. “Baikorrak izan behar dugu, gure erakundeak egoera horietaz arduratzen ari direlako eta enpresak beren prozesuak eta zibersegurtasuna hobetzen inbertitzen ari direlako”, adierazi du Penillak. Izan ere, 2023an zibersegurtasunerako laguntza publikoen ia % 60 industria-enpresek eskatu zituzten, jardunbide egokiak jorratzeko proiektuei ekiteko eta ziurtapen-prozesuak gauzatzeko.

Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak, zehazki, lurraldeko enpresetan zibersegurtasuna bultzatzeko laguntza-programa abiarazi berri du. 360.000 eurotik gorako zuzkidura du, eta bi ildo aurreikusten ditu: zibersegurtasuna erakundeetan eta industria-produktu zibersegurua. METER ENLACE AL BOLETÍN!

AA eta eraso konplexuak

Aurten, Interneten Mundu Eguna Adimen Artifizialean oinarrituko da. ZIUR aspalditik ari da alor hori aztertzen, Gipuzkoako enpresei ekar diezazkiekeen onurak eta arriskuak ezagutzeko, AArekin egiten diren erasoak gero eta” konplexuagoak, sofistikatuagoak eta eraginkorragoak” baitira.

Hala, OT ingurune batean segurtasun-tresnetan duen erabilerari buruzko txostena argitaratu zuen zentroak. Txosten horretan, beren sistemak babesteko, zibereraso bat ez jasateko, mekanismo eguneratuagoak izatea gomendatzen zitzaien sektoreko erakundeei, horrela hornidura-katean eragin zuzena duen, edo, are gehiago, egoerarik txarrenean produkzio-prozesua aldi baterako geldiaraztea eragin dezakeen edozein prozesu kritiko geldiarazteko.