Retour AAk araudi berriekin batera planteatzen dituen erronkei buruzko ikuspegia eman du ZIURek

2024 / 06 / 04
ZIURek Gipuzkoako Bazkundeak eta Spri Taldeko Enpresa Digitalak antolatutako Zibersegurtasuna enpresen eremuan jardunaldian parte hartu zuen ekainaren 4an. Miramongo Parke Teknologikoan egindako topaketa Gipuzkoako Bazkundeak antolaturiko Gipuzkoa TIC jardunaldien zikloaren barruan kokatzen da, eta hainbat adituen eskutik zibersegurtasunaren arloko kasu arrakastatsuak eskaini zizkien enpresei.

AAk araudi berriekin batera planteatzen dituen erronkei buruzko ikuspegia eman du ZIURek

ZIURek Gipuzkoako Bazkundeak eta Spri Taldeko Enpresa Digitalak antolatutako "Zibersegurtasuna enpresen eremuan" jardunaldian parte hartu zuen ekainaren 4an. Miramongo Parke Teknologikoan egindako topaketa Gipuzkoako Bazkundeak antolaturiko "Gipuzkoa TIC" jardunaldien zikloaren barruan kokatzen da, eta hainbat adituen eskutik zibersegurtasunaren arloko kasu arrakastatsuak eskaini zizkien enpresei.

Gaur egungo aro digitalean informazioa aktibo baliotsuenetako bat bilakatu da eta enpresak, gero eta gehiago, teknologiaren mende daude beren eragiketak egiteko. Testuinguru horretan, zibersegurtasunak berebiziko garrantzia hartu du. 

Ildo horretan, María Penillak, ZIUReko zuzendari nagusiak, zibersegurtasun industrialari buruzko bere ikuspegia eman zuen, Grupo Spri, Gipuzkoako Bazkundea, Tecnalia, Orbik, Kuik Digital Solutions, Secure & IT, LKS eta Seinalea erakundeetako sektorean aditu diren ordezkarien parte-hartzearekin.

ZIUReko adituak Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak enpresen segurtasunean jokatzen duen papera nabarmendu zuen eta enpresa horiek zibersegurtasunean duten heldutasun-mailari heldu zion.

Halaber, Euskadiko zibersegurtasunaren egungo egoerari buruzko datuak eman ondoren, erresilientzia eta talentua bezalako alderdiak jorratu zituen, eta industria-enpresek epe laburrean izango dituzten erronka nagusien errepasoa egin zuen. Erronka horien artean, teknologia berrien agerpenerakin lotura dutenak nabarmendu zituen, hala nola Adimen Artifiziala eta zibersegurtasuneko Europako araudi berrien ezarpena.