Retour Ziberinteligentzia txosten berria

2023 / 07 / 20
ZIURek argitaratu berri duen ziberinteligentziari buruzko azken txostenak urteko lehen hiruhilekoan industria-sektorean erregistratutako mehatxu zibernetikoak biltzen ditu. Txosten honen helburua arrisku ezberdinei aurre egiteko babes-neurriak hartzeko prozesuan dauden industria-sektoreko erakunde gipuzkoarrei laguntzea da.

Ziberinteligentzia txosten berria

ZIURek argitaratu berri duen ziberinteligentziari buruzko azken txostenak urteko lehen hiruhilekoan industria-sektorean erregistratutako mehatxu zibernetikoak biltzen ditu. Txosten honen helburua arrisku ezberdinei aurre egiteko babes-neurriak hartzeko prozesuan dauden industria-sektoreko erakunde gipuzkoarrei laguntzea da.

Dokumentuak aurreko hilabeteetako antzeko egoera islatzen du, jarduerari eutsiz eta orain arte aurrera eramandako estrategiei onespena emanez.

Ukrainaren inbasioak 2023ko mehatxuen panorama definitu du eta areagotu ditu  espioitza, datuen lapurreta, gobernu-erakundeen funtzionamendu egokien eta, baita ere, azpiegitura kritikoen eta industria-erakunde estrategikoen eraldaketa.

Azken puntu horri dagokionez, ZIURek ekosistema industriala aztertzen du, eta urteko lehen hiruhilekoan tokiko eta estatu mailan izandako gertakari garrantzitsuenak berrikusten ditu, aldi berean zibererasoen mapa dagokion testuinguruan kokatzen duelarik. Bestalde, kontuan hartu beharreko mehatxuen tipologiak, jarduera handieneko mehatxu-eragileak eta hainbat gomendio laburbiltzen ditu.