Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak

ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.

Retour Ziberinteligentzia txostena: Industria sektorea 3Q 2023

Ziberinteligentzia txostena: Industria sektorea 3Q 2023

"ETEak dira oraintxe zibersegurtasunaren arloko industriaren maila ahula"

ZIUR Fundazioa

Ziberinteligentzia txostena: Industria sektorea 3Q 2023

2023ko bederatzi hilabeteren ondoren, badirudi Espainian eta Euskadin marka guztiak hautsiko direla aurten, zibersegurtasuneko gertakariei dagokienez. Ziberkrimena desegonkortze politiko eta ekonomikorako tresna gisa egiaztatu da, eta horrekin administrazio publikoa eta industria-enpresak bihurtu dira helburu nagusi, bereziki azpiegitura kritikoa bada.

Aurten uzten ari zaigun beste datu garrantzitsu bat da industriako erakunde handien eta industria-enpresa txiki eta ertainen artean zibersegurtasunaren arloan dagoen desberdintasun handia; azken horiek maila ahula bihurtu dira.

Industria-sektoreko erakundeei zuzendutako txosten honetan, sektoreko azken joerak ezagutu ahal izango dituzte, hala nola, ETEek zergatik duten eraso arrakastatsuak jasateko arrisku handiagoa, zergatik bihurtu den «ransomware» prebalentzia handieneko zibererasoa, eta zergatik handitu diren DDOS erasoak.

AURKIBIDEA

  1. Sarrera
  2. Enpresa Txiki Eta Ertainak, Zibersegurtasunaren Arloan Industriaren Kate-Mailarik Ahulena
    • Enpresek Zibersegurtasunean Egindako Inbertsioa Handitu Da, Baina Ez Modu Homogenoan
    • Hornidura-Kate Bidezko Erasoek Arrakasta Izateko Arrisku Handiagoa
  3. Ransomwarea Eta Datu-Arrailak, Industriarako Mehatxu Nagusiak
    • Ransomware As A Service (Raas): Ransomware Bidezko Erasoen Gorakada Esponentzialaren Azalpena
    • Ransomware-Talderik Aktiboenak Eta Eraso-Taktika Nagusiak
    • Informazioaren Esfiltrazioa Eta Datu-Arrailak
    • Datu-Urraketarik Adierazgarrienak 2023ko 3. Hiruhilekoan
    • Infostealer-Ak, Datuak Lapurtzeko Gehien Erabiltzen Diren Malwareak
  4. Ddos Bidezko Erasoen Gorakada
  5. Ondorioak Eta Gomendioak

Hitz egingo al dugu?

ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.