Retour Tolosako enpresek OT sareen segmentazioari buruzko hitzaldia jaso dute
Tolosako enpresek OT sareen segmentazioari buruzko hitzaldia jaso dute
Eskualdeko enpresak beren zibersegurtasun-estrategiaren barruan OT sareak segmentatzeko beharraz sentsibilizatzeko helburuarekin, joan den apirilaren 7an ZIURek mahai-inguru bat eskaini zuen Tolosako Udalarekin batera. Lan horretan enpresei laguntzeko merkatuko zer tresna dauden azaltzeko balio izan zuen saioak, eta, bertan, horietako bakoitzaren abantailak eta desabantailak ezagutzeko soluzioak alderatu ziren.
Jardunaldi horretan, halaber, esperientziak eta problematikak trukatu ziren beren segmentazio-proiektuetan parte hartzen duten enpresen artean. Maria Penilla ZIUReko zuzendari teknikoak zuzendu zuen mahai-ingurua.