Retour Ikaslegoa teknologia berrietan hobeto trebatzeko prestakuntza jardunaldiak

2023 / 02 / 08
ZIURek informazio digitala gehiegi partekatzeak dakartzan arriskuez kontzientziatzeko DBHko ikasleei zuzendutako bi jardunaldi antolatu ditu otsailean

Ikaslegoa teknologia berrietan hobeto trebatzeko prestakuntza jardunaldiak

ZIURek informazio digitala gehiegi partekatzeak dakartzan arriskuez kontzientziatzeko DBHko ikasleei zuzendutako bi jardunaldi antolatu ditu otsailean

ZIURek ikaslegoa zibersegurtasunaren arloan sentsibilizatzeko eta prestatzeko lanean jarraitzen du. Otsailaren 7an eta 8an Donostiako Ekintza ikastetxeko DBHko 1. mailako ikasleak hartu zituen bere instalazioetan, zibersegurtasuna oinarrizko hezkuntzatik hasita jorratzeak duen garrantzia azpimarratzeko helburuarekin. Era berean, Internet eta sare sozialak erabiltzearen ondorioz suerta daitezkeen arriskuei dagokienez, ikasle nerabeek aplika ditzaketen segurtasun-neurri garrantzitsuak partekatu zituen.

Iker Izaguirre, ZIUReko zibersegurtasuneko teknikariak, hirugarren baten baimenik gabeko ziberjasarpenaren eta irudi intimoen hedapenaren inguruko hainbat egoera erreal azaldu zituen, baita praktika hauek izan ditzateken arrisku eta ondorioez jakinaren gainean jarri ere. Era berean delitu hauei aurre egiteko jarraibideak partekatu zituen. Izaguirrek erronka biralei babesa ematea dituen arriskuei buruz hitz egin zien, aztarna digitalari buruz kontzientziatu zituen eta geroz eta ohikoagoak diren phishing motako zibererasoen aurrean erabili daitezkeen babes-tresnak aditzera eman zituen. Azkenik, zibersegurtasun zentro batetan eguneroko lana nolakoa den ikusteko zibersegurtasun laborategira bisita egin zen.

Haurrei mugikorra erabiltzen laguntzea

Otsailaren 7an, 2023ko Internet Seguruaren Egunaren harira, Koldo Peciña, ZIUReko zuzendariak, ‘txikienak eta mugikorraren erabilpena’ gaiaren inguruan Onda Cero-ko Más de Uno Gipuzkoa programan parte hartu du. Bere iritzian, zibersegurtasuna ikastetxe eta ikastoletatik jorratu beharko litzatekeen gai bat da, batez ere sare sozialen erabilerari eta Interneterako konexioari dagokienez. Era berean, Peciñak nabarmendu du formakuntza ezinbestekoa dela hainbat gaietan, esate baterako, sare sozialen erabilpenean, dauden arriskuen inguruan, zein eratan komunikatu behar diren edota zer datu partekatu behar diren eta zeintzuk ez dituzten partekatu behar jakitearen inguruan.