Retour ZIURek Spear Phishing tailerra eman die Urola Kostako IT arduradunei
ZIURek Spear Phishing tailerra eman die Urola Kostako IT arduradunei
Industria-sektoreak jasaten duen zibereraso ohikoenaren inguruan erabiltzaileak sentsibilizatzea izan da helburua
ZIURek, Iraurgi Berritzen taldearekin batera, ‘Erabiltzaileen sentsibilizazioa: Nola aurre egin Spear Phishingari enpresan’ izenburupean tailerra eman zuen Azpeitiko Basazabal Jauregian abenduaren 15ean. Industria-enpresetako IT arduradunei zuzendutako saioan, Urola Kostako hamar bat adituk hartu zuten parte.
ZIUReko zibersegurtasunean aditua den María Penillaren eskutik, phishingak gaur egun dituen arriskuak azaldu ziren, baita duen tipologia zein eraso-estrategiak eta hura prebenitzeko funtsezko alderdiak ere. Era berean, ingeniaritza sozialeko eraso honek duen irismena, arriskuak eta barne-estrategiak mahaigaineratu ziren.
Ildo horretan, ZIURek doako tresna baten bidez phishing kanpaina bat simulatzen zuen formazio eta praktika bat aurrera eraman zuen. Ariketaren helburua, besteak beste, erreminta enpresetan barne-formazio gisa erabiltzea, parte hartu zuten erakundeen artean esperientziak partekatu eta erabiltzaileen artean sentsibilizazioa bultzatzea izan zen.
Jardunaldia beste zenbait lan-saioen parte da. Saio horien bidez, zibersegurtasuneko joera teknologikoak ezagutarazteaz gain, eskualdeko enpresak arlo horretan garatzen ari diren ezagutza, proiektuak eta jardunbide egokiak partekatu nahi dira.