Retour Mondragon Korporazioko Eraikuntza-dibisioak ZIUR bisitatu du

2023 / 02 / 21
Mondragon Korporazioko Eraikuntza-Dibisioak, IT batzordea egitearekin bat eginez, ZIURen bulegoei bisita egin zien otsailaren 21ean ZIURek bisita probestu zuen zibersegurtasun industrialeko laborategia aurkezteko eta haiekin partekatu zituen azken hilabeteetan ZIURek bere segurtasun-behatokitik garatu dituen proiektuetan ateratako azken ondorioak. Era berean, zentroak gaur egun abian dituen proiektuen berri eman zien eta baita horietan parte hartzeko gonbitea luzatu ere.

Mondragon Korporazioko Eraikuntza-Dibisioak ZIUR bisitatu du

Mondragon Korporazioko Eraikuntza-Dibisioak, IT batzordea egitearekin bat eginez, ZIURen bulegoei bisita egin zien otsailaren 21ean ZIURek bisita probestu zuen zibersegurtasun industrialeko laborategia aurkezteko eta haiekin partekatu zituen azken hilabeteetan ZIURek bere segurtasun-behatokitik garatu dituen proiektuetan ateratako azken ondorioak. Era berean, zentroak gaur egun abian dituen proiektuen berri eman zien eta baita horietan parte hartzeko gonbitea luzatu ere.

Mondragon Korporazioko Eraikuntza-Dibisioa

Mondragon kooperatiba-taldeko eraikuntza-dibisioak biltzen dituen kooperatiben artean Onnera Group, Grupo Kide, Lana, Domusa, Urssa, Biurrarena, Etorki, Coinalde eta Gesdas etxebizitza-sustatzaile kooperatiboa daude. Mondragonaren dibisio honek, ia 500 milioi euroko salmentak ditu, 3.000 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu eta 20 lantegi produktibo ditu Espainian, Frantzian, Polonian, Mexikon, Txekian eta Txinan.